Arloak >

Esculturas concertadas

Bilaketa:

SARIAREKIN BAT-BATEKO FLASHA LORTU BEHAR DA

  • Data:2009 / 02 / 08
  • Idazlea:ONINTZA IRURETA

 

 

Anton Mendizabal, Argia Sariaren egilea

 

Onintza Irureta

 

Argia. 2009ko otsailaren 8a

 

Antón Mendizabalek artxiboan begiratu behar izan du jakiteko zenbat urtez egin duen argia Saria. 1990ean sortu zuen saria eta 1991ko sarietan banatu ziren lehen aldiz. 18 urtean egurrezko eta arbelezko 110 sari egin ditu Oiartzunen bizi den donostíarrak.

Aurten sariaren diseinu berria egin duzu. Zer dela-eta?

Nik esana nuen, behin baino gehiagotan, halakoren batean aldatu beharko genukeela saria. Aurten ARGIAren logoa aldatu duzuenez, ea diseinua aldatuko nukeen galdezka etorri zaizkit. Momentu ona zen aldatzeko, logoa aldatuta, bonbillak eguzki itxura hartuta...

Egurra ez duzu erabili oraingoan.

Eskultura lanetan, lehen egurra asko erabiltzen nuen eta orain berriz ape­nas. Probatu egin behar dira gauza berriak. ARGIAk logoa aldatu du eta nik material berriak hartu dítut: kristala, arbela, alabastroa eta kobrea.

Ondo egokitu al dira materialak?

Elkarrizketa moduko bat sortu behar da denen artean. Sariarekin bat-bateko flasha lortu behar da, segituan ulertu behar da, eta era berean, Argiarekin identifikatu. Ezin du izan enrebesatua eta esplikazio asko eman beharrekoa, zuzena, azkarra, ulerkorra behar du izan.

Gustura geratu al zara egindako lanarekin?

Oso gustura. Batzuetan asko kostatzen da, baina oraingoan ez. Irudia hor zegoen, baina nire lana zen saria aldatzea lehengoa nolabait mantenduz.

Agentzia: prismacm