Arloak >

Esculturas concertadas

Bilaketa:

"BERRIA"- REN IKURRA

 

 

JON MARTIN.

Hitza.  2003ko urriaren 9a. osteguna

 

 

"BERRIA"-REN IKURRA

 

Ekainean Anton Mendizabal artistak egindako eskultura bat "Berria" egunkariaren irudi gisa hautatu dute; atzo aurkeztu zuten.

 

 

Atzo prentsaurrekoa eman zuten Berria-ko langileek eta irudi gisa hautatu duten eskultura aurkeztu zuten, Anton Mendizabal eskultoreak egina. Eskultura horrek ekainaren amaieran hasi zuen bere bidea, Kataluinatik dei egin zioten Mendizabali simposium batean parte hartzeko. Bertan Josep Massana, Luis Bantí, Claude Le Luherne, Eva Rocka eta Alfredo Sánchez eskulturgileak ere egon ziren. Bakoitzari enbor bana eman zioten eta jen-

daurrean zizelatu zuten etxetik zekarten ideia. Eguzkipean, eta espero baino enbor txikiagoa egokitu bazitzaion ere, lortu zuen Antón Mendizabalek bere ideia hezurma-mitzea; Egunkariari buruzkoa. Garai hartan aitortu zuen "gutxitan" egin izan zuela era

horretan: «horren Konszienteki; lan bat egoera baten isla bezala».

Hiru metroko eskultura egin zuen Mendizabalek, eta, oroigarri gisa, Berriari eskultura haren kopia txikitxoa eskaini zion. Berriako langileei ikaragarri gustatu zitzaien Mendizabaren lana, eta beren iruditzat hautatu zuten.

Egunkariaren. irudia ere berea zen, baina enkarguz egin zuen ordukoa, Bere esane-

tan «letrari tratamendu espaziala» eman behar izan zion orduan. Berriaren eskultura egiteko, mantxetaren airea hartu zuen ardatz gisa. «Eta askoz ere abstraktuagoa

atera zait». Mendizabalek gauzak «gorde-

tzea» atsegin duela dio; «bakoitzak, bere kulturaren arabera, artelanari buruz gehiago edo gutxiago deskubritzeko».

Orain Berriaren esku dago ja irudia Egunkariko arduradunek eskatu ahala, eskulturaren kopiak egingo ditu Anton Mendizabalek. «Kirol eta kultur ekitaldi, omenaldi... Horrelakoetan erabiltzen dituzte...». Ondoren, eskulturaren atzean zer egon daitekeen sentitzea jasotzen duten horien esku egongo da. Libre.

 

 

Agentzia: prismacm