AMAGOIA IBAN. Andoain.
Berria. Osteguna, 2003ko urriaren 9a
ENBORRA BETE SINBOLO
"BERRIA" ESKULTURA BIHURTUTA. Anton Mendizabalek egurrean eginiko eskultura BERRIAK antolatutako lehiaketetako garaikur bihurtu da.
Euskarazko egunkariak hemendik aurrera antolatuko dituen lehiaketetako garaikurra Anton Mendizabal donostiarrak egindako eskultura bat izango da. Eta eskultura horrek badu istorio bitxi samarra, artistak berak dioenez. Ekainean eskultura simposio batean parte hartzeko deitu ornen zuten Kataluniatik: «Eskultore batzuk Vilafranca del Penedesen (Bartzelona) bildu,
enbor batzuk lanerako hartu eta jendearen aurrean eskultura bat egitea zen kontua». BERRIA ateratzear zenez, gai hori jorratzea pentsatu ornen zuen. «3,4 metrotako enbor bat egokitu zitzaidan, takoa atera eta BERRIAren mantxetatik ateratako perfila abstraktuki tratatu nuen. BERRIA
ezagutzen zuenak berehala ikusiko zuen zer adierazi nahi zuen. Ezagutzen ez zuenak, berriz, lan abstraktu bat ikusiko zuen».
Jende gehienak berehala ulertu ornen zuen zer zen. «Gaia Katalunian bizi-bizirik zegoen. Eskulturak halako balio erreibindikatibo bat hartu zuen».
Sinposioa bukatu zenean, eta ekitaldiko laguntzaile izan ziren erakundeen artean eskulturak banatzeko ordua heldu zenean, izugarrizko eztabaida izan ornen zen, gainera, Vilafranca del Penedesko eta Subiratseko Udalek eskuratu nahi zutelako. «Azken horrek eskuratu zuen. Haien Udal Batza Aretoan dago jarrita, eta haientzat adierazpen askatasunaren sinboloa da». Kataluniatik hona itzuli zenean, eskultura haren bertsio txikia ekarri zuen Mendizabalek BERRIAra.