Categorías >

Esculturas concertadas

Búsqueda:

EUSKAL KIROLAREN SINBOLO BERRIA

 

 

ARANTXA IRAOLA

Egunkaria.1999ko maiatzaren 18a

 

 

EUSKAL KIROLAREN SINBOLO BERRIA

 

ESAITek euskal selekkzio guztiak identifikatzeko ikur berria du.

 

 

«SEI arok osatzen dute ikur berria», esan digu haren egileak, Anton Mendizabal eskultoreak. Aroak olinpismoaren ikurra izaki, izatezko arrazoi berezia dute euskal selekzioen ikur bihurtu nahi duen honetan. Aroen kopuruak, berriz, euskal lurraldetasunaren berri ematen du, eta aroen antolaketak berak, hain juxtu, Euskal Herriko maparen zilueta irudikatzen du. Euskal izatearen berri eman du egileak aro horiek osatzeko erabili duen materialean ere, zurezkoak baitira, haritz zurez eginak. «Haritza da euskaldunon zuhaitz sakratua». Eta, kirolarien eta kirolzaleen esku artean ibiliko den ikurra izaki, aro horien bolumenarekin jolasean ibili da. «Dantzan dabiltza aroak, mugimenduan. Horrela, kirolaren dinamismoa islatu nahi izan dut».

ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak eskatuta egin du ikur hori Anton Mendizabalek.«Euskal selekzio guztientzat balioko duen ikur bat egiteko eskatu zidaten». Eskaera hori eskultura bat eginez bete zuen, eta eskultura horretatik atera dira anagrama bat, eta logotipo bat. Horiekin guztiekin oso gustura geratu dira ESAITeko kideak. «Guri oso egokiak iruditzen zaizkigu», diosku aipatu taldearen izenean Martxel Toledok. «Izan ere, ikur bat behar genuen». Kirola sinboloz beteriko mundua da eta sarri askotan ikur batek Irudikatzen ditu ondoen milaka kirolari eta zale elkartzen dituzten sentimenduak. Horregatik, orain, sortutako irudi horiei ahalik eta hedapen handiena eman nahi diote ESAlTeko kideek. Eskultura bera, opari moduan erabiltzeko aproposa dela diote. Haren iruditik ateratako logotipoa, berriz, bandera, elastiko, kartel eta pankartetan hedatu nahi dute.

 

Kalean, zaleen artean

 

Maiatzaren 30a egun handia izango da euskal selekzioen aldeko borrokan murgilduta dabiltzan andre-gizonentzat; Oiartzunen Euskal Selekzloaren Eguna ospatuko da. Horren berri emateko ESAITek atera dituen kartel eta pankartetan jada ikur berria ageri da. Izan ere, abagune paregabea Iruditu zaie ikurra ezagutzera eman eta apurka-apurka zaleen artean hedatzen hasteko.

«Ondoren, ikur hori ekitaldiz eki-taldl eraman nahi dugu, gure seinalea delako», diosku Martxel Toledok. «Euskal derbietan, selekzioek jokatzen dutenean...». Halakoetan Ikurrak tarte berezia Izango du, ondo agerian jarriko dute. Eta euskal kirolzaleei ESAITeko kldeei adina gustatzen bazaie, seguraski, aurki, maiz, oso maiz ikusiko da ikur berria. Ikur horrek, aldarri errotu baten berri emango baitu: gure kirol selekzioen aldeko aldarriaren berri.

 

 

Agencia: prismacm