Categorías >

Esculturas concertadas

Búsqueda:

FIDELTASUNARI OMEN

 

 

ALAIN MAIA

Oarsoaldeko HITZA. 2006ko apirilarren 29a

 

 

FIDELTASUNARI OMEN

 

Aurtengo Sagardo Egunak Oiarbide eta Altzueta sagardotegiak omendu ditu, beren lanagatik; Anton Mendizabalek egindako eskultura jaso dute biek

 

Sagardo Egunaren antolakuntzak sagardogileek egiten duten lana eskertu nahi izan du bigarren urtez jarraian. Aurten, Hernaniko Altzueta eta Astigarragako Oiarbide sagardotegiak izan dira omenduak.

Joan zen asteartean Altzueta sagardotegian bertan egindako aurtengo jaiaren aurkezpe-nen ekitaldian omendu zituzten bi sagardotegiak hain zuzen. Hala, antolatzaileek, 18 urte hauetan izandako fideltasuna eskertu nahi izan diete. Omentzeko ekimen honekin jarraitzeko asmoa azaldu dute antolatzaileek: «Sagardogileen

poza ikusita, banan-banan sagardotegi guztiak omentzeko asmoa dugu».

Anton Mendizabalek Sagardo Egunerako espreski prestatutako eskultura bana jaso zu-ten omenduek, Anton Mendizabal egilearen eskutik. Sebastian Oiarbidek eta Ibon Altzuetak jaso zituzten garaikurrak, pozik.

 

Omenduen esker ona

 

Ibon Altzuetak Sagardo Egunaren garrantzia goraipatu du sagardoa eta euskal kultura bultzatzeko jai gisa: «Sagardoa bultzatzeko edozein jai da oso garrantzitsua. Are eta gehiago ondo egiten bada, Oreretako Sagardo Egunaren kasuan bezala». Sebastian Oiarbidek, bere aldetik jaiak hartu duen oihartzuna azpimarratu du: «Urtez urte geroz eta jende gehiago hurbiltzen da, eta hortan antolatzaileen lana azpimarragarria da». Jesus Aduriz antolakuntzako kideak ere, Oiarbideren ildotik jarraituta, urtez urte Sagardo Egunak hartu duen indarra nabarmendu du, eta horrek lanean jarraitzeko indarra ematen diela gehitu. Oiarbidek zein Altzuetak, beste hainbat urtez lanean jarraituko dutela adierazi dute.

18 dira  jada, eta urte hauetan sagardoak eta sagardotegiak izan duten garapena ere aipatu nahi izan du Altzuetak: «Geroz eta sagardo hobea egiten da. Aurtengoa adibidez oso fina izan da. Sagardotegi tan ere, geroz eta jende gehiago biltzen da». Aldatu ez den bakarra, sagardozaleen fideltasuna eta sagardotegietan sortzen den giro ederra dela adierazi du pozez.

Anton Mendizabal eskultcre oiartzuarrak egin du Sagardo Eguneko irudia. Berau, omenduentzako oroigarria izateaz gain, zapian eta edalontzian ere eramango da.

Mendizabalek bere lanaren nondik norakoak azaldu dizkio OARSOALDEKO HITZAri: «Kupela hartu dut oinarritzat. Kupelaren bi saihets hartu ditut, eta biak metal batez batu. Honekin laguntasuna islatu nahi izan dut».

Bestalde, Errenteria-Oreretako festarik garrantzitsuenetarikoaren irudia egiteko en-kargua oso pozik onartu zuela azaldu du eskultore oiartzuarrak: «Berehala onartu nuen antolakuntzakuntzaren eskaintza, eta gaia gertukoa izanik, ez nuen arazo handirik izan lana burutzeko».

Oiartzuarrak ere hitz ederrak baino ez ditu Oreretako Sagardo Egunarentzat: «Sortzen den giroa zoragarria da. Gainera, gure produktua sustatzeko aukera itzela da. Askotan ekintza berriak egiterakoan ez da asmatzen, baina Sagardo Eguneko antolatzaileek asmatu egin dute». Hala ere, sagardozalea ez dela onartu du irri artean Anton Mendiza-balek.

 

Partaideak, gustura

 

Jakina den bezala, sagardogileak izango dira Sagardo Eguneko protagonista nagusiak. Baina, haiez gain, gaiteroak, trikitilariak, txistulariak, bertsolariak eta dantzariak Errenteria-Oreretako kaleak girotzen arituko dira goizez nahiz arratsaldez. Horien artean, Asier Goiaskoetxea Larpurdiko gaiteroak. Antolatzaileen lana laudoriatu du ere lapurtarrak: «Giro herrikoia sortzen da Oreretan, eta hori da ederrena».

Zortzigarren urtea dute musikari lapurtarrek sagardoaren festan, eta beste hainbat urtetan kolaboratzen jarraituko dutela onartu du Goiaskoetxeak.

Agencia: prismacm