Categorías >

Esculturas concertadas

Búsqueda:

MENDIZABAL SINPLETASUNAREN BILA

  • Fecha:1997/05/28
  • Autor:LOREA AGIRRE

 

 

LOREA AGIRRE

Egunkaria.1997-ko Maiatzaren 28a

 

 

Mendizabal sinpletasunaren bila

 

 

 Anton Mendizabali egokitu zaio Euskal Herriko Aurresku Txapelketako garaikur berria egitea, eskultura sortzea.

Mendizabali neurrira etorri zaio oso eskaera. Eskultore oiartzuarrak EGUNKARIARI adierazi dionez, aurreskularien gaia «oso interesgarria» da berarentzat eta oso gustura hartu du gai horren inguruan lan egitea. Lehendik beste eskultoreek egindakoa ikusi du, bestelako proposamen bat egiteko asmoz. «Urte askotan txistulari gisa jardun dut jotzen eta milaka aldiz eduki dut aurreskularia sudurraren aurrean. Oinarritzat hartu dut keinu bat, postura bat, ohiko keinu klasikoa: hanka ezkerra altxatua duen une hori. Keinu horrekin hasi nintzen lanean egurrean. Une honetan daukadan helburu eskultorikoarekin atakatu nuen, hau da, ahal nuen gehiena esan nahi nuen ahalik eta gutxienarekin. Oso-oso elementu sinple batzuekin adierazi dut keinu hori, hiru pieza erabiliz soilik: bi lau eta oker bat. Haritza aukeratu dut, egur horrek baduelako bere sinbologia euskal kulturan, sakratasun bat, aurreskuak duen modu berean. Haritz horri zerrenda zuriak atera dizkiot; normalean zerrendak ilunak izaten dira, baina prozesu berezi baten bitartez zuritu egin ditut, nolabait ere dantzariaren janzkera sinbolizatzeko. Eskultura hori haritz bateko oin baten gainean dago; haritz hori oso zaharra da; ez dut disimilatu batere zaharra denik, itxura hori utzi diot oholtza islatzeko».

Irudi sinplea lortu nahi izan du Mendizabalek, baina irakurketa ugari eskainiko dituena. Zailtasun handiena indarra eta arintasuna aldi berean islatu beharrean topatu du, «Keinu horretan indarra behar da, izugarrizko sasoia behar delako hanka horrela altxatzeko, baina, aldi berean, pisurik eza edo arintasuna duen keinu bat ere bada. Kontraesan hori konpontzea izan da eskultura honen apustu nagusia".Mendizabal gustura dago emaitzarekin.

 

 

Agencia: prismacm