Arloak >

Exposición 'gure sustraietan' en Ordizia

Bilaketa:

ANTON MENDIZABALEN ESKULTUREI SORMENEZKO ERANTZUN BIKAINA EMAN DIOTE

 

 

 

URTZI URKIZU

Egunkaria. Larunbata, 1999-ko Azaroak 20

 

 

ANTON MENDIZABALEN ESKULTUREI SORMENEZKO ERANTZUN BIKAINA EMAN DIOTE

 

 

Ordiziako ikasle eta ikusleen ekarpen eta interpretazioekin, Anton Mendizabalen "Gure sustraietan" erakusketaren berrinaugarazioa egin zen atzo arratsaldean.Izan ere, erakusketaren aitzakia hartuta, helburua ikusleek erakusketan modu aktiboan parte hartzea zen, interpretazioaren sormen prozesuan sartu eta probokatzeko. Ordiziako Urdaneta ikastetxea, Jakintza ikastola, Oianguren institutoa, Goiztiri-AEK euskaltegia eta Kultur Etxeko plastika lantegietako ikasleek sormenezko 500 proposamen inguru aurkeztu dituzte (marrazkiak,maketak, olerkiak, antzerkiak...)

Antton Mendizabal eskultore oiartzuarrak oso interesgarritzat jo du esperientzia. "Kultur Etxeko arduradunekin gauzak planteatzen hasi ginen. Irakasleak hasi ziren taldeak hona ekartzen, eta nik ordubete inguruko sarrera bat egiten nien ikasleei. Bertan lanean hasten ginen beraiekin -gaztetxoekin errazagoa zen-. Neurri gabeko sorkuntza eragiten saiatu gara; euren kabuz ibil zitezen plastilinarekin, marrazkiak egiten eta olerkiak eta antzerkia ere bai". Lehenengo fasea zen hori, eta bigarrenean ikasleek eskolan edo etxean lantzen jarraitu dute, Mendizabalek azaldu duenez. "Abiapuntutzat hartutako eskulturaren inguruan jartzen da lantxoa. Eta horrela, erakusketa aberasten joan da, ia gainezka egin arte", adierazi du eskultore oiartzuarrak.

Mendizabalentzat, "taxuz" eginiko esperientzia izan da, "denak buru-belarri ekimena aurrera ateratzeko", eta etorkizunean berriro egiteko modukoa dela aitortu du. "Noizbehinka, beste modu batera ere plantea daitezke erakusketak. Oso dinamika positiboak sortzen ditu".

 

 

 

Agentzia: prismacm