Categorías >

Exposición 'hamabi urte...'

Búsqueda:

ANTON MENDIZABALEN ESKULTURAK IKUSGAI

AINHOA FRAILE

Egin.1993.08.01

 

ANTON MENDIZABALEN ESKULTURAK IKUSGAI

 

Artista hau berez Donostiakoa da, baina azken hogeitalau urtetan Oiartzunen bizi da.

 

"Arrgizai" hitzatik abiatuz eratorriak moldatu ditu naturako hainbat elementu batasunean lotuaz.

 

Aurtengo Xanisteban jaietako Antton Mendizabalen erakusketa ipiniko da Udaletxeko Areto Nagusian. Udalak urtero antolatu ohi duen erakusketa, aurten Antton Mendizabal artisau eta eskulturgileari dagokio. Artisautzarekin ere bete-betean dabilen arren, Xanistebanetako eskulturgintza aukeratu digu 47 urtetako artista honek.

 

Antton, izatez Donostiakoa dugu. Hiriburu honetan jaio zen 1945 urtean. Aizken 24 urteetan ordea Oiartzunen bizi izan da. Errenteriako Orereta Ikastola Arte Historiako irakasle gisa luzaz iharduna da. Gaur egun ordea eszedenzia eskatu eta buru-belarri arte lanetan sartua dabilkigu.

Xanistebanetako erakusketazgain, Donostiako Kutxan irailaren erdialdera hostera erakusketa bat ere aurkeztu beharko du eta hortaz azkenaldian jo eta ke etengabe ibili zaigu bi erakusketen prestakuntan.

Oiartzungo Udala eta Kutxaren babespean katalogo argigarri bat kaleratuko da erakusketan jendea sartu orduko laguntza izan dezan.

 

Gaiak

 

Serie edo sailetan banaturik, hauxek dira landutako gaiak: Argizaiola; Argizaiegur; Itzal; Argizaiegurretik; Argizaiegurestela; Intxixuestela; Frontoi; Oroitagiri eta bestelako.

Antonen iritzirako, izenak garrantzi haundikoak dira, hitzaren baitan gordetzen baita artelanen nortasuna eta esanahia. Argizaiolak esaterako, euskal tradizioarekin bat egiten du.

 

Argizaiak eta frontoiak

 

«Argizai» hitzetik abiatuz eratorriak moldatu ditu naturako hainbat elementu batasunean lotuaz.

Sail hauen artean aipagarria dugu "Frontoi saila» deituriko Imanol Irigoienek urtekarian idatzitako artikuluari erreferentzi eginez interesgarri gertatzen da. «Oteizaren frontoi esperimentalismotik abiatuz Mendizabal burutzen ari den ikerketa estetikoa Euskal Herrian hain serioak diren umeen jolasak nahiz helduen jokoak (apustu eta guzi) frontoi lekuan gertatzen bait dira".

 

Erreferentzi puntuak

 

Pilotalekuak euskal kulturan funtzio nagusi bat aurkitu du eta gure kulturaren erreferentzi puntuetako bat izatera iritsi da. Anttonen zenbait eskulturek gai hau du aztergai.

Irigoienen artikulutik jaso dugunaren arabera, 1992ean arbela-lizarrez landutako «Pasa Ingurua» eskulturak, frontoietako «pasa»ren inguruko tentsioak eragindako galde-erantzunak biltzen ditu.

Xanisteban jai hauetan, ordu lasai xamarren batean igoz gero, eskulturak ikusi eta gozatzeko parada izango dugu eta nork bere ondorioak atera.

 

 

Agencia: prismacm