Arloak >

Exposición 'hamabi urte...'

Bilaketa:

ARTISAUTZATIK ABANGUARDIARAINO EMAN DU PAUSOA MENDIZABALEK

GILLERMO ETXEBERRIA

El Diario Vasco. Sábado 2 de octubre de 1993

 

Artisautzatik abanguardiaraino eman du pausoa Mendizabalek

 

Irailaren 13an ireki du Anton Mendizabal eskultoreak bere azken urteetako lanen erakusketa. Ikusgarria benetan.

 

Aipagarria benetan Gipuzkoa-Donostia Kutxa kulturaren alde egiten ari den lana. Horietan lehen postuetako bat merezi dute Garibai kaleko aretoan egiten dituen arte erakusketak. Udan Riberaren koadroak azaldu ondoren, orain oiartzuar honen artelanak ditugu ikusgai.

Hamabi urte bete ditu Atton Mendizabalek artegintzan. Urte hauetan, nabaria izan da artista honek artisautzatik abiatuz eskulturako forma abanguardistetara burutu duen bidea. Bide pausatua, baina sendoa, bestalde.

Duela hamabi urte, osaba Alejandro Amenabarren ardurapean zizelkatzeko teknikak ikasi bezain azkar eman zituen bere lehen fruituak. Argizaiolak eta kutxak izan ziren bere lehen lanak. Aurrenekoak, estilo zaharrean. Baina berehalako batean azaldu zuen bere sormenerako zaina eta grina. Eskulturarako eta bolumenerako joera nabaria izanik, egurrik egokiena aukeratu eta sormenaren gailurra ematera iritsi arte. Argizaiolak bere bidea egin du eskultura itxura hartu arte; eta hau, poliki poliki estela bihurtu da. Baina Antonen oinarri zaharrak ez dira traba eta muga gertatu, alderantziz, ireki eta unibertsora zabaltzen dira bere forma abangoardistak.

Herritar artisautza oinarri, baina arterik osatuena helburu, argizaiolak giza-antzeko bilakatu dira besoak zerurantz otoitzez jaso eta argizaria isilik eskeiniaz.

Gauza berbera bere frontoiei buruz. Erakusketa gela bera frontoi bat da, eta han nabari dira bere frontoi eskulturak. Haseratik amaieraino forma argi eta garbiak garatzen ditu, elementu eta lerro zuzenak, egon gabe dagoen pilotariak betetzen duelarik espazioa.

Laster batean, esanahi haundiko lanak proposatzera iritsi daiteke. Horien lehenetarikoa izan daiteke bere «Intxixu» erraldoia, zena zeharka begira eta zelatan ageri baita Aiako harri tartetik, bere jantzi polikromatua eta azti soina ageri duelarik.

 

Agentzia: prismacm