Categorías >

Exposición 'hamabi urte...'

Búsqueda:

BI ERAKUSKETA AURTEN OIARTZUNEN ETA DONOSTIAN, ANTON MENDIZABAL ESKULTURGILEAK

IMANOL IRIGOIEN

Oiartzungo Urtekaria.1993/V/12

 

BI ERAKUSKETA AURTEN. OIARTZUNEN ETA  DONOSTIAN, ANTON MENDIZABAL ESKULTURGILEAK

 

Ez da aurtengoa nolanahiko erronka izango Anton Mendizabalentzat, txantxetakoa ez denez, bata bastearen segidan bi erakusketei erantzun beharra: Oiartzunen, Xanixtebanetan, lehenengoari eta Donostiako Kutxan, irailean, besteari.

Dena den, ziur gaude enbido honetatik onik atera behar duela Antonek, bere mundu horretan aurrera egiteko buru-belarri sartuta dabilenez gero azken denboraldian, antolamendu eta prestakuntzarik egokienean murgilduta. Langile sutsuari dagokionez lan eta lan ari zaigu Anton "Tolarte" erakusketaren alboko tailerrean, Tolarieta auzoan. Eta, jakina, lana egiteaz gain, bere zeregina hain maite duen artistari etzaio, noiz edo noiz, alosiaren izpirik faltako...

Azken urteotako oiturari jarraituz, aurten ere Oiartzungo Udalak antolatuta, erakusketa bat izango dugu ikusgai Xanixtebanetan: Anton Mendizabal eskulturgilearen antologikoa.

A. Mendizabal, 1945ean Donostian jaioa, Oiartzunen bizi da azken 24 urteotan. 25 urtez Orereta Ikastolan Arte Historiako irakasle izana dugu. Gaur egun, eszedentzia hartuta, aipatutako bi erakustaldion prestakuntzan dabil jo eta ke.

Ez da hau lehenengoa izango, Antonek eginak baititu dagoeneko zenbait erakusketa, bakarka nahiz taldeka.

Ekintza hauek duintasunez burutzeko, Oiartzungo Udalaren eta Kutxaren babespean katalogo berri eta txukun bat argitaratuko dute, eskulturgilearen lana hobeki ezagutua izan dadin.

Erakustaldi hauetan, A. Mendizabalek bere ogibidea den artisaugintzarekin batera, eskulturgintzaren eremua ere etenik gabe jorratzen dabilela egiaztatu ahal izango dugu.

Antonen eta bion asmoa solasaldi bizi bat egitea zen, erakusketa hauen lagungarri, baina, arazoak arazo, bertan behera Joan zaigu egitasmoa; horregatik, gure artistaren obraren berri jakin nahi duzuenok, lerro astunokin konformatu beharko duzue zoritxarrez.

 

Artisau/artistaren muga ezabatuak

 

Tailagintza ikasten hasi zenetik (Alejandro Amenabar osaba maisu zuelarik, 1970-73) gaur arterainoko ibilbidea luze eta aberasgarria izan zaio Antoni. Eta gure begiz frogatzerik ahal izango dugunez, oparoak bereganatutako fruituak jorratu dituen bi alorretan, artisaugintzan eta eskulturgintzan.

"Europan artisautza merkatua oso definitua dago eta hiru kategoria desberdintzen dira: artisautza artistikoa (maila gorenekoa), artisautza eta artisautza erdi-industriala" zioen berriro Irune Bengoetxeak Egunkarian (92-XII-31) gure protagonistari egindako elkarrizketa interesgarrian. "Baina, hala ere, atzerrian tradiziozko artisautza gutxi dagoela argitu digu,«sustrairik gabeko artisautza da, ez Euskal Herrikoa bezelakoa». Berak artisau pieza bat egin aurretik tradizioa aztertzen du, sinbologia ikertzen du. Bere lanetan ez da agertzengauzei praktikotasun bat ematen saiatzen da Anton: «Pieza horiek bere garaian zuten erabilpena eta gaurkoa ez da berdina, horregatik zenbait aldaketa egiten dizkiet gaurko egoerara egokitzeko. Nik egiten ditudan kutxak, adibidez, lehen garia sartzeko gauzei praktikotasun bat ematen saiatzen da Anton: «Pieza horiek bere garaian zuten erabilpena eta gaurkoa ez da berdina, horregatik zenbait aldaketa egiten dizkiet gaurko egoerara egokitzeko. Nik egiten ditudan kutxak, adibidez, lehen garia sartzeko erabiltzen ziren eta goitik irekitzen ziren. Gaur goitik irekitzeak ez du praktikotasunik, beraz aurretik irekitzen dira eta jendeak botilak eta abar sartzeko erabiltzen ditu»...Lan gehienak enkarguz saltzen dituela azaldu digu, artisau lanak zuzenean saltzea oso zaila delako".

Eta I. Bengoetxearen artikuluko aipamenarekin amaitzeko.hona Antonek instituzioekiko agertzen dion mindura: «Beste autonomia batzuetan, Galizian eta Kanaria Uharteetan esaterako, produktuek babesa badute, etiketa bat jartzen zaie fabriketan egiten den sasiartisautzatik bereizteko. Euskal Autonomia Elkartean, aldiz, ez dago horrelako babesik. Instituzioek ez dute koordinaziorik eta horregatik gehiago egin beharko litzateke»...

Luze ari gintezke A. Mendizabalen artisaugintzaz, baina ezinean, esan dezagun soilik bere lan guztiak ale bakarrak direla, zenbakituak eta izenpetuak, neurrira eta enkarguz egin daitezkeelarik. Eta bete-betea dela altzari zerrenda: argizaiolak, egutegigailuak, atabakak, kutxak, mankak, platergailuak, mahaiak, aulkiak, lorontziak, ispiluak, hormairudiak...

Aipagarriak dira eta esanguratsuak arlo honetan Mendizabalek jasotako sariak: erakuslehio onenari Errenteriako Azokan (1992) eta Gipuzkoako Merkatal Ganbarak eman berria dion "Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren" saria (1993).

A. Mendizabalentzat «artisauaren lana gero eta hurbilago dago artelanetik», Egunkariari esandakoaren arabera. Eta iritzi berekoak dira, Antonen obra juzkatzerakoan, Edorta Kortadi kritikaria, Deia 1989-IV-8 ("...zer ez dira, artea baizik, Anton Mendizabalen «argizaiolen» eta «estelen» eboluzio ederrak?...") eta Karmen Izaga, Egin 1989-111-11 ("...artisau eta artistaren artean ezartzen den muga eztabaidagarri horretan mugitzen da A. Mendizabal... euskal gai tradizionaletatik abiatuz, forma eta itxuraren gaurkotze batean ikertzen...").

Edota urrunago joanda,niretzat garbi dago, aipamenak aipamen eta kritikarien eremuetan sartu gabe, Anton Mendizabal artista dela oroz gain, bere eguneroko jarrerak ongi erakusten digunez, zeren artisau pieza xinpleenarekin ere, irudimenak eta adimenak beregan dituzten ahalbide eta potentzialtasunak atzeman nahirik ibiliko baita, forma eta adiera berrien atzetik... artearen bila beti. Mendizabalen obra barnerantz begira sorturikoa da -baita lehen ikusian xinpleak edo azararen produktutzat jo ditzakegun artelanak -, gogoeta eta hausnartze luze-zabal baten ondorio. Materia/huts; edukin/eusle; konkabu/konbexu; itxi /ireki; distiratsu/mate... eta abarren arteko dialektikaren azterketa planteiatzen dio eskulturgileak bere buruari artelanaren sorkuntzarako: artisau hutsari inoiz burutik ere pasako ez zaizkion arazo artistikoei aurpegia emango dio artistak.

Beraz, ez naiz artisau/artista binomio bereizketaren aldekoa Mendizabalen obraren aurrean, nahiago dut artista bezala kontutan hartzea.

erabiltzen ziren eta goitik irekitzen ziren. Gaur goitik irekitzeak ez du praktikotasunik, beraz aurretik irekitzen dira eta jendeak botilak eta abar sartzeko erabiltzen ditu»...Lan gehienak enkarguz saltzen dituela azaldu digu, artisau lanak zuzenean saltzea oso zaila delako".

Eta I. Bengoetxearen artikuluko aipamenarekin amaitzeko.hona Antonek instituzioekiko agertzen dion mindura: «Beste autonomia batzuetan, Galizian eta Kanaria Uharteetan esaterako, produktuek babesa badute, etiketa bat jartzen zaie fabriketan egiten den sasiartisautzatik bereizteko. Euskal Autonomia Elkartean, aldiz, ez dago horrelako babesik. Instituzioek ez dute koordinaziorik eta horregatik gehiago egin beharko litzateke»...

Luze ari gintezke A. Mendizabalen artisaugintzaz, baina ezinean, esan dezagun soilik bere lan guztiak ale bakarrak direla, zenbakituak eta izenpetuak, neurrira eta enkarguz egin daitezkeelarik. Eta bete-betea dela altzari zerrenda: argizaiolak, egutegigailuak, atabakak, kutxak, mankak, platergailuak, mahaiak, aulkiak, lorontziak, ispiluak, hormairudiak...

Aipagarriak dira eta esanguratsuak arlo honetan Mendizabalek jasotako sariak: erakuslehio onenari Errenteriako Azokan (1992) eta Gipuzkoako Merkatal Ganbarak eman berria dion "Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren" saria (1993).

A. Mendizabalentzat «artisauaren lana gero eta hurbilago dago artelanetik», Egunkariari esandakoaren arabera. Eta iritzi berekoak dira, Antonen obra juzkatzerakoan, Edorta Kortadi kritikaria, Deia 1989-IV-8 ("...zer ez dira, artea baizik, Anton Mendizabalen «argizaiolen» eta «estelen» eboluzio ederrak?...") eta Karmen Izaga, Egin 1989-111-11 ("...artisau eta artistaren artean ezartzen den muga eztabaidagarri horretan mugitzen da A. Mendizabal... euskal gai tradizionaletatik abiatuz, forma eta itxuraren gaurkotze batean ikertzen...").

Edota urrunago joanda,niretzat garbi dago, aipamenak aipamen eta kritikarien eremuetan sartu gabe, Anton Mendizabal artista dela oroz gain, bere eguneroko jarrerak ongi erakusten digunez, zeren artisau pieza xinpleenarekin ere, irudimenak eta adimenak beregan dituzten ahalbide eta potentzialtasunak atzeman nahirik ibiliko baita, forma eta adiera berrien atzetik... artearen bila beti. Mendizabalen obra barnerantz begira sorturikoa da -baita lehen ikusian xinpleak edo azararen produktutzat jo ditzakegun artelanak -, gogoeta eta hausnartze luze-zabal baten ondorio. Materia/huts; edukin/eusle; konkabu/konbexu; itxi /ireki; distiratsu/mate... eta abarren arteko dialektikaren azterketa planteiatzen dio eskulturgileak bere buruari artelanaren sorkuntzarako: artisau hutsari inoiz burutik ere pasako ez zaizkion arazo artistikoei aurpegia emango dio artistak.

Beraz, ez naiz artisau/artista binomio bereizketaren aldekoa Mendizabalen obraren aurrean, nahiago dut artista bezala kontutan hartzea.

 artisauaren eta artistaren arteko muga hori, «ez dago argi noiz hasten zaren artisau izaten edo noiz arte-ekintza egiten». Egun artisautzaren konzeptua aldatzen ari da. Lehen artisauak egiten zituen piezek erabilpena bazuten, baina gaur egun ez da horrela gertatzen;argizaiolak, adibidez, orain ez du erabilpenik, eta antzina, berriz.hiletetan eta abarretan erabiltzen zen. Hala ere,Gaiak

 

Mendizabalek bere egin ditu zenbait gai, euskal eskulturgile ezagunen antzera (Oteiza, Txillida, Basterretxea, Mendiburu, Ibarrola, Ugarte...)- Serie edo sailetan, hauexek dira bere gaiak:

 

1  ARGIZAIOLA

2. ARGIZAIEGUR (ARGEGUR)

3. ITZAL

4. ARGIZAIEGURRETIK (ARGETIK)

5. ARGIZAIEGURESTELA (ARGELA)

6. KROMLETXESTELA (KRONTELA)

7. INTXIXUESTELA (INTXELA)

8. FRONTOI

9. OROITAGIRI

10.BESTELAKO

 

Eskultorearen esanetan garrantzi handia dute izenek bere obraren azterketa eta ulerkuntzarako. Izenak adierazten du artelanaren Izana, izenetik datorkio obrari bere adiera eta esanahia.

 

Hartzen badugu, adibide gisa,1. ataleko gaia (ARGIZAIOLA), ohartu gintezke euskal tradizioarekin lotuta dagoen objektu erabili bat, A. Mendizabalen adimenaren eraginez -eta eskuz-, artelan bilakatzen dela: ARGIZAIOLA lehen, orain ARGIZAIEGUR; gero ARGIZAIEGURRETIK, ARGIZAIEGURESTELAren izatea hartuko du...natura (argizari, su, egur, lur) eta gizona (heriotzea) elkarrekin uztartuz. Natura, eboluzioaren berezko eraginez, gizaki bihurtuko da eskultorearen eskuetan.

 

"OIARTZUNGO KROMLETX-INGURUNEAREN" Aurreproposamena

 

Gure eskultorearen sinbologia eta planteiamendu estetikoa prehistorian eta euskal tradizioan oinarrituta dago.

Guztiz interesgarriak dira Oiartzungo Udalaren enkarguz Anttonek prestaturiko Aurreproposamen honen xede edo helburu nagusiak: kromletx munduaren giroan sortutako eskultura berrien eraikuntzaren bidez, gure megalitoen inguruko ezaguera zabaldu, gure sustrai zaharren aldeko sentiberatasuna zuzpertu, ekologismoa bultzatu... Benetan aintzakotzat hartu eta Euskal Herri osora hedatu beharko litzatekeen planteimendua.

 

Eraginak

 

Mendizabal ez doa, orijinaltasun hutsagatik orijinaltasunaren bila; ezustekoaren, harriduraren bilatzaile. Ondo baitaki modernotasuna iraganaren, tradizioaren eraberritzean datzala. Eta iraganarekiko begirunearekin batera, berrikuntzaren eta gaurkotzearen maitale izan behar duela artistak. Baita modak askotan kalitatea ukatzen diola artelanari.

 

Ezagun da guztiontzat, Arte Garaikidean, batzuen besteeganako eragina, are nabarmenagoa, beharbada, egungo euskal eskulturgintzan, artista handi batzuen itzal luzea bitarteko; Mendizabalen kasuan, bi izen aipatzekotan, Mendiburu eta Basterretxearenak emango nituzke. halaxe antzeman daiteke, adibidez, Anttonek Mendibururen omenez landutako MAIRUBARATZ ("Mendibururi omenaldia", "Bestelakoak" sailekoa, 1990) izeneko obra, hondarrabiarraren "Calendario de la luna" (1977/1977-79) seriean oinarritu eta mamitutakoa, hain zuzen ere; edota KROMLETX (1990, "Bestelakoak") deiturikoan ere bai, eskulturgile hilaren zenbait hormairudiren molde edo trazakoa dena.

 

Basterretxearen hainbat gai ere badarabil Anttonek bere bidean, hala nola, argizaiolarenak edo Intxixu eta hilarrien gaiak.

Baina, bideak bide eta eraginak eragin, ezin uka Antton Mendizabal pixkanaka-pixkanaka lan propio bat hezurmamitzen ari dela.

 

FRONTOI Saila

 

Baina interes handiagokoa gerta dakiguke agian Oteizaren frontoi-esperimentalismotik abiatuz Mendizabal burutzen ari den ikerketa estetikoa. Euskal Herrian, hain serioak diren umeen jolasak nahiz helduen jokoak (apustu eta guzti) frontoi-lekuan gertatzen dira. Irakurri berria dut pilota dela herri honen adierazpenik berezienetakoa, gorputz adierazpena. Bada pilotalekua, frontoia, gure herriko espaziorik berezienetakoa dugu, ia leku sakratu bilakatu dena. Espazio honek baditu bere mugak (frontisa, ezkerpareta), baita funtsezko beste zenbait lerro edo marra ere, gero joko-araudietan ezinbesteko erreferentzia bihurtuko direnak ("pasa", "falta", zenbakiak...; txapa edo kontrakantxa...).

 

Badu Mendizabalek gai honi buruz PASA INGURUA (1992), harbela/lizarrez egindako lana, "Frontoi" sailekoa. Obra honetan "pasa" inguruko tentsioek egilearengan ernaldutako galderak eta hauei emandako erantzuna soma daitezke.

 

FRONTOI gaiaren inguruan instalazio muntaia bat ere egitekotan da Mendizabal Donostiako Kutxan.

 

Arretaz itxarongo dugu Mendizabalek urratutako lureremu honetatik bildu ahal zango duen uzta. Frontoi-jolas/jokoari dagokienez, zerbait ludikoa ere bai. agian...

 

Oroitagiri ofizialak

 

Alor honetan, Anttonenak dira zenbait erakundek saritzat eskaintzen dituzten eskultur ofizialak: DANTZARIAK (1984), Gipuzkoako Dantzari Txapelketa; DANTZARI (1989), Gipuzkoako txapeldunen omenaldia; XORIAK (1989), Euskalerriko Bertsolari Elkartea; EGIAR (1991), Oiartzungo Udala; ARGIA (1991). "Argia" sariak; eta INTXIXU BAT (1992), Oiartzungo Udala.Azkenaldian, dakidanez, harremanetan zebiltzan eskulturgilea eta Euskal Pilota Federakuntza, beronek FRONTOI sailetik pieza bat aukeratzeko asmotan, trofeo gisa.

 

Hasi besterik ez gara egin eta amaitu beharrean gaude. Ez lehenengo esan gabe Antton Mendizabalek burutu duen obrak, gure uste apalean, estudio sakon eta serio bat merezi duela. Eta hori oraindik, adinagatik (47 urte) lan emankor eta aberatsenak burutu gabe dituelakoan gaudelarik.

 

Espero dut, halaber, irakurleak aintzakotzat hartuko dituela lerrootan esandakoak, Anttonen obraren aurrean bigarren mailan geratzen baita nik berarekiko senti dezakedan adiskidetasuna, eta azken finean, objetibotasun eta neutralasun gutxienekorik gabe, bera bailitzateke, kaltetuena.

 

Anttonen plastikari buruz ezezik, bere beste zenbait ekinbidez ere mintza gintezkeen: irakaskuntza eta heziketaren egoerari buruz; materialez; lurralde autonomo ezberdinetako artisauez osaturiko ARRANCADILLA taldeko partaide esperientziaz; artisau azokez; Guggenheim museoaz edo "Kultur Kezka"z; bere txirrindulari kultur-bidaiez; bere gustu artistikoaz eta abarrez ...baina lekurik ezean, beste baterako utzi beharko ditugu gai horiek.

 

Eskulturgilea sasoirik onenean dugunez, opa diezaiogun jarraipenik sendoena bere lanerako, guztiontzat

eskergarri izango delakoan. Eta eskerrak bide batez antolatzaile, laguntzaile, eta, nola ez, Udal Areto Nagusira edo Donostiako Kutxa aretora hurbiltzen zareten guztioi.

 

 

Agencia: prismacm