Arloak >

Exposición 'hamabi urte...'

Bilaketa:

UZTARKETA ARTISTIKO ETA PERTSONALA AGERIAN

PATXI SARRIEGI

Argia. 1993/10/3

 

Uztarketa artistiko eta pertsonala agerian

 

ITSASOA aipatzen duela, ikusten ez den baina sentitzen den haize kresalduna ekartzen digu gogora. Frontoia erakusten duelarik, txikitako sentsazioak eta orduan bizitakoak azaltzen dizkigu. Haritzaz ari delarik, euskararen doinu egurtsuaz ari zaigu. Halakoxea da Mendizabalen erakusketa, barnerakoia bezain iheskorra. Espazioa guztiz librea da bere eskultura lanetan, eta bere oroimenean kateatutako harriduraren sokatik mintzo da aldi berean.

Bilakaera oso batean agertzen dizkigu lanak eskultore donostiarrak, azken hamabi urteotan egindako

ibilbidearen ispilu. Nortasun propioan bildurik artisautzan oinarritutako jakinduria arte bilakatzen digu. Argizaiola, kronletxa eta intxixua lekuko. Uztarketa betean tradiziotik jasotakoak eta bere bizipen pertsonalak izandakoak biltzen dizkigu. Horixe artearen adierazpidea.

Eta horixe ikuslearen atsegina ere. Norbera liluratzeko gaitasuna artistak gidatua sumatzen duenean. Tentsio berezia arnastu baitaiteke. Sentsazioak gaídu eta aldi berean pilatzen direlako. Azken batean, Anton Mendizabal artistaren erreferentzia munduak horixe erakusten digulako: harritzeko gaitasuna artearen oinarri oinarrian dago.

 

Agentzia: prismacm