Categorías >

Exposiciones en el País Vasco

Búsqueda:

ZAHARRAK BERRI

GILLERMO ETXEBERRIA

El Diario Vasco. Miércoles, 10 de Mayo de 1995

 

Zaharrak berri

 

Bada hilabete, hor nonbait, Arriben esposizio bat ikustera joan nintzela. Bertatik, sarri pasatzen naiz, baina, emazteak igarotzean egiten dituen komentario laburretik ez nintzen ohartu orain arte: «Begira, begira, zein panpin politak horko leiho eta ateetan».

Gaur badakit panpin haiek adierazten duten lekunea, espazio bitxi bat dela, zoragarri antolatua, maitasunez eta irudipenez. Bertako artifize nagusia Juan Gorriti dugu, zeina sutafu aritzen baita artisau eta artelanetan, semea lagun duelarik. Holako bazterrek egiten dute are maitagarriago berez halako xarma duten lekuneak, esaterako guk esan dugun Mailopeko ingurune hau.

Espazio berezi horretan kokatua ikusi ahal izan nuen Anton Mendizabalen azken lana. Antton Mendizabalek, nik dakidanez, hiru ildo eraman ditu bere artelan sorkuntzan, hiruak gure ´anzestroetan´ sakonki sustraituak: argizaiolak, hilarriak eta orain, frontoiak. Argizaiolak, bizi magiko eta ikustezinaren sinbolo, hilarriak, bizi magiko eta ikustezin horren egoitza direnak.

 

Orain, frontoia

 

Anton Mendizabalek, azken boladan, frontoia hartu du bere inspirazio gai. Frontoia, guztiz ikutu,dastatu, ikusi, frogatu eta neur daitekeen errealitate bat da. Frontoi batek, hain espazio arrunt dugun batek, besterik gabe, agian ez dio ni bezalako ikustaile merke bati askorik esango. Hortarako daude artistak, gure barne oihartzunak dilindan jartzeko. Egia esan, Anton Mendizabalek bortizki joarazten ditu barne joaleak, hainbat atabismoz beteak, haur batentzat libre, bakarti eta eta isilak direnak. Edozeinentzat erraldoiak eta Mendizabal bezalako eragile baten eraginpean hutsez beteriko ´espazio´ libreak. Sakratuak... tentsioz biziak.

Mendizabalek, espazio hori, hiru era desberdinetan agertarazi digu: espazioa bera, bere paretak, erraldoiak, librea, modalitate anitzetan, trinketea, ezker hormarik gabea, arkupea..., bigarrenik, espazioa pilotariaren eta jokuaren zain dagoena, tentsioan, protagonista nahi du eta eskatzen du; eta azkenik, pilotalekua bere dinamika guztiarekin, antzokia eta argumentua, hau da, pilota eta jokua barnean daudela.

Horra, beraz, hain gurea eta zaharra duguna, ´zaharrak berri´ esaunda beteaz, frontoi baten espazioa, barne atabismo izkutuaz betea, eta frontoia ikusteko modu desberdinak, kontenplatzeko eta bizitzeko bide berriak, sugerentziaz beteak.

 

Agencia: prismacm