Categorías >

'Frontones Oteiza' en Azkoitia

Búsqueda:

ARTEAK ETA PILOTAK BAT EGINGO DUTE AZKOITIAN

 

 

NAGORE IRAZUSTABARRENA

Argia. 2005eko urtarrilaren 9 a.

 

 

ARTEAK ETA PILOTAK BAT EGINGO DUTE AZKOITIAN

 

 

KAXA BATEN BARRUAN sei espazioko frontoiaz hitz egin zuen Jorge Oteizak, Miguel Pelay Orozcoren Pelota, pelotari, frontón liburuaren hitzaurrean. Carlos López de Ceballosek behin baino gehiagotan kolaboratu zuen Oteizarekin, harEn eskulturak hainbat herritan kokatzeko. Eta sei espazioko frontoiaren ideiak liluratuta zeukan López de Ceballos. Sei frontoietako multzoa pentsatu eta Azkoitiko Udalari luzatu zion proposamena, eraikina mendian ipini nahi zuela, santuario moduan.

2002an Donostiako Kursaalean Oteizaren inguruan egin zen erakusketan Anton Mendizabal eta Azkoitiko orduko alkate Nerea Zubizarreta eta egungo alkate Asier Aranbarrik egin zuten topo. Mendizabal Pilotaz proiektua amaitzear zen eta Azkoitin pilotarien eskultura batzuk jartzeko proposamena luzatu zien. Azkoitian pilotak duen garrantzia kontuan hartuta, bertako udalak pilotaren

gunea egitcko gogoa zuen eta López de Ceballosen proiektuaren berri eman zioten Mendizabali.

Ordurako arkitektoak eskultorea ezagutzen zuen, hitzaldi batean entzun zuelako eta bazekien pilotaren gaia landua zuela Mendizabalek. Harremanetan jarri eta Pilotaren Zentroaren proiektua hasi ziren lantzen.

Pilotaren zentroak Euskal Herri osorako izan behar zuen eta herritarrei hurbiltzeko, Ceballosen ideia menditik kalera jaitsi zuten. Anton Mendizabal eskultoreak frontoi multzoa diseinatu eta Carlos López de Ceballos arkitektoak berau gauzatzeko ezagutza teknikoa jarri behar zuen. Baina lehenago proiektuak programa bat behar zuen, edukia definitu behar zen, gero edukitzailea diseinatzeko. Frontoi multzoak ez zuen ikusteko eskultura erraldoi soila izan behar, bertan pilotan aritzeko balio behar zuen. "Hori Oteizaren espirituari heltzea da -dio Mendizabalek -artearen funtzio sozial eta didaktikoari, arte-lanen erabilpenari garrantzia handia ematen baitzion". Gainera, pilota guneak, museoa eta artxibategiaz gain, beste funtzio batzuk bete behar zituen: ikerketa, didaktika, tailerrak, kongresuak...

Guztia kontuan hartuta Euskal Herriko Pilotaren Zentroak honako egitura izango du: batetik sei frontoi experimentalen multzoa egingo da laster abiatuko den lehen fasean. 3.402.000 euroko aurrekontua du lehen zati honek eta 18 hilabetetan parkea eta bertan kokatuko den multzoa amaituta izango direla arreikusi dute. Bigarren fasean, 2007-2008 urteetan, luzeran 90 metro izango dituen erreboteko frontoia (plaza librea ere deitua) egingo dute, 2.200.000 euroko aurrekontuari esker. Azkenik, 2008-2009an, Pilota Zentroaren eraikina bera egingo da, erakusketa aretoa, gune administratiboa eta kristalezko egitura izango duen trinketea izango dituena, baita Miguel Pelay Orozcoren izena eramango duen liburutegia ere. Beste 4.400.000 euro beharko dira horretarako. Guztiak antzeko estetika izango du, Oteiza kutsu nabarmenarekin. Baina estetikaz gain, López de Ceballosek dionez, "multzoak bizia izan behar du".

Lehen faseko multzoak sei frontoi izango ditu eta probintzia bati eskaini diote bakoitza. Gipuzkoari arkupeko frontoia egokitu zaio, aukera egokia, batez ere Azkoitian gaudela jakinik. Bertako arkupea oso ezaguna baita; atanotarren eta Azkoitiko gainerako pilotarien eskola izan da. Bizkaia frontoi luzea izango da, erramientarekin jokatzekoa, lurralde horretan baitago indartsuen erramienta. Trinquetea Lapurdirentzat da, Baiona edo Senpereko trinkete ederrak gogoan. Zuberoako ia herri guztiek dute euren erreboteko frontoia eta beraz, plaza librea egokitu zaio Zuberoari. Azkenik, Arabari elizako pareta egokitu zaio, kontrafuerteen eraginez jokoa bizi eta ezusteko bihurtzen duena.

Multzoak hainbat proiektu ezagutu ditu orain eraikiko denera iritsi arte. Eboluzio horretan Anton Mendizabalek eta Carlos López de Caballosek elkarlanean jardun dute eta ez da bakoitza bere esparrura soilik mugatu. Eskultoreak ideia eman eta arkitektoak teknikoki bideragarria ote zen esan behar zuen. Baina, Mendizabalen hitzetan, "zentzu estetiko handia du Carlosek eta lehenik estctikoki gustatu behar zitzaion ideia. Biok ideiarekin gustura geundenean, orduan hasten zen hari soluzio teknikoak bilatzen. Lankidetza oso interesgarria izan da eta gauza asko ikasi dut berarekin". Carlos López de Caballosentzat ere positiboa izan da elkarlana: "Antonek, nik ez bezala pilota ezagutzen du eta hori funtsezkoa zen. Hasieran egin nuen frontoien proiektuan ezin zen pilotan jokatu. Antonek ernan dio eskultura eta jokoaren arteko lotura".

Multzoak 50 metro hartuko ditu luzeran: tamaina handia eskultura batentzako, baina ohiko frontoien neurriak kontuan hartuta, txikiagoak izango dira Oteiza frontoiak. Frontoien neurriak ez dituzte, hala ere,

kasualitatez aukeratu. Denak zehatz neurtu dituzte, gero hurbiltzen den edozein pilotan aritzeko balio dezaten. Dimentsio zehatzak emateko Ikas Pilotako Joxean Unsainen laguntza izan dute. "Ikas Pilotakoek esperientzia dute horretan" dio Mendizabalek, "frontoi bat zatitzean, badakite zein neurritan dabiltzan ondo neska-mutilak".

Hiruek lan talde polita osatu dutela diote

eta euren elkarlana ez dute Azkoitiko proiektura mugatu nahi. "Horrelako instalazioak bultzatu nahi genituzke; etorkizunean, hainbat lekutan egin litezke horrelako frontoiak" eskultore oiartzuarraren ustez.

Baina oraingoz lehen frontoi multzoa eraiki behar da eta horrek lan handia emango die. Izan ere, frontoiak hormigoi zuriz egingo dituzte, gainetik beste ezerrekin estali gabe. Egitura bera izango da azken emaitza. López de Ceballosen hitzetan, Estetika oteizianoa dute frontoiek eta gainera bertan pilotan jokatuko da; beraz, oso forma puruak behar ditu". Hortaz, hormigoizko egituraren loturek oso erregularrak beharko dute izan, hots, hormigoizko piezak monolitikoa izan behar du eta hori eraikitzea konplikatua da.

Eraikinaren estetika hautsi dadin, czin da kanaloirik cdo antzcko elementurik erabili, horregatik uraren nondik norakoak ondo aztertu dituzte. Gainera urak hormigoi zurian arrastorik utzi ez dezan ere ahalegin berritzai-

lea egingo dute materialetan. Lehen fase honetan frontoiekin hasi baino lehen, parkea, aparkalekua eta gainerako lanei ekingo diete. Modu horretan urtebeteko epea izango dute hainbat hormigoi mota frogatzeko, azken emaitzarentzat egokiena zein den erabakitzeko. "Erronka interesgarria da" dio López de Ceballosek, "horrelako pieza monolitikoak ez direlako inoiz egin".

Proiektua ez da, ordea, eraikinarekin batera bukatuko. Oraindik gainerako bi faseak burutu beharko dira eta, batez ere, frontoiak jokorako erabili beharko dira. Horregatik herritarrak frontoietan sartu baino lehen ez dituzte marrak pintatuko. Sakea nondik egin, pasa non jarri... jokalariek eta esperientziak erabakiko dute. Oteiza frontoien helburua artelan erraldoia herritarrek erabiltzea baita. Eta Euskal Herriko Pilotaren Zentroarena, hain sakabanatua dagoen pilotaren mundua Azkoitian biltzca.

 

 

Agencia: prismacm