Arloak >

'I simposium d´escultura de l´alt penedes'

Bilaketa:

ENBOR ZAHARRA, "BERRIA" ESKULTURA

 

X.X.

EGUNERO. Ostirala. 2003ko ekainaren 20a

 

 

ENBOR ZAHARRA, "BERRIA" ESKULTURA

 

Anton Mendizabal eskulturgileak egunkari berriaren izena artelan bihurtu du Kataluniako Villafranca del Penedesen.

 

Anton Mendizabalek bosse (Afrikako zedroa) egurrean egin du Villafranca Del Penedesen Berria egunkariaren aldeko eskultura. Lanak 2,8 metro da garai, 55 zentimetro zabal eta 90 lodi. Zutik jartzeko diseinaturiko eskultura da. Astelehenean hasita, gaur zuen bukatzekoa.

 

Bost egun enbor zahar batetik Berna eskultura bihurtzeko. Bost saio besterik ez du izan Anton Mendizabal eskulturgile donostiarrak bere azken lana egiteko. Kataluniako Villafranca del Penedes herriko plazan izan da astelehenetik, eguzki errukigabearen azpian, egur gogorreko enbor batekin borrokan. Erronkak merezi zuen, ordea, zur afrikarra Berria-ren jaiotzaren egurrezko iragarki bihurtu baitu, artisten, agintarien eta herritarren aurrean.

Simposium d 'escultura amb fusta al Penedes (Egurrezko eskulturen sinposiuma Penedesen) ekitaldian parte hartzera gonbidatu zuten Mendizabal. Txekiako Errepublika, Bretainia, Espainia, eta Kataluniako beste bost eskulturgilerekin batera, ekainaren 16tik 20raenbor gordin banatik, artelanak sortzera gonbidatu ere.

«Larunbatean egunkari berria sortzekoa denez,.nik horren mantxeta egurrean irudikatzea pentsatu nuen», esan du 1945. urtean jaiotako eskulturgileak. «Gonbidapena jaso nuenean, salaketa gisa egunkari zaharraren mantxeta egiteko asmoa nuen. Tartean, halere, ustekabea etorri zen. Nik ez nuen espero Berria horren azkar sortzea, baina azkenean zaharra egin beharrean berria egitea erabaki dut», gaineratu du.

Bartzelonako L'Alt Penedes eskualdeko herriko SantaMaria plazan, jendaurrean, lanean aritu dira Mendizabal bera, Eva Roucka txekiarra, Claude Le Luherne bretainiarra, Alfredo Sánchez espainiarra, eta Lluis Banti zein Josep Massana kataluniarrak. Artistok 80 zentimetro inguruko diametroa eta ia lau metro luze den enbor banari egin diote aurre L'Alt Penedeseko eguzki galdatan.

Massana eskulturgilearen arabera, «artista bakoitzat ikusleei erakutsiko die egurra egoera gordinenean hartuta, enborretik, alegia, zer egin daitekeen bost egunetan». Izan ere, penedestarrek zein bisitariek une oro lanak nola aurreratzen diren ikusteko beta izan dute. «Enborron forma eta bolumena eskulturgintza ikusteko eta ulertzeko era desberdinen arabera aldatzen behatzeko aukera da», dio Massanak.

 

Haurrak EGUNKARIAz galdezka

 

Mendizabalen arabera, bera da, egoerak behartuta, arte la-

nari salaketa kutsua eman dion eskulturgile bakarra: «Ez da oso ohikoa, eskultura mailan errebindikazio mezuak ikustea», nabarmendu du eskulturgileak.

Halere, lur emankorrean erori da, antza denez, Oiartzunen bizi den artistaren ideia. «Izugarrízko haserrea dute kataluniarrek EGUNKARiAren itxieragatik». Bere egurrezko aldarrikapena zabaldu egin da Katalunian. «Eskola bateko haurrak izan ditut gaur hemen bisitari, eta bazekiten ni zertan ari nintzen: zu zara euskarazko egunkariarena egiten ari dena?, galdetu didate».

Berria-ren omenezko eskultura egitea ez da, halere, Anton Mendizabalek Euskarazko prentsaren alde eginiko lehen lana. Berak egin zuen aspaldi, isilarazitako egunkariak sariak banatzean ematen zuen eskultura. «EGUNKARIAren mantxetaren lehen "E" horrekin egin nuen eskultura. Orain ere, egunkari berriaren mantxetan oinarritzea erabaki dut», dio.

Atzo eta gaur, bertako agintarien eta bestelako politikarien aurrean beren lana azaldu behar izan dute artistok. Mendizabalen azalpenaren ildoak kutsu historikoa hartu du: EGUNKARIAren itxiera, gaur bere lana bukatutzat emango duen EGUNEROren lau hilabete pasatxoko jarduera, eta bihar kalean izango den euskarazko egunkari berriaren jaiotza. Euskal egunkariari emaniko egurra, arte bihurtu duen eskulturgile baten eskutik.

 

 

 

Agentzia: prismacm