Categorías >

'I simposium d´escultura de l´alt penedes'

Búsqueda:

EREINDAKO ENBOR BERRIA

 

NAGORE RODRIGUEZ

"Berria". 2003ko abuztuaren 10a

 

 

ER E I N D A K O  E N B O R  B E R R I A .

 

 Anton Mendízabal eskultoreak BERRIA egunkariaren omenez egindako

eskultura Kataluniako Subirats udaletxeko pleno aretoan ezarri dute.

 

 

Gertutik jarraitu dute Katalunian Egunkaria-ren itxieraren auzia, eta BERRRIA egunkariaren sorrera. Otsailaren 20an Egunkaria itxi, eta berehala iritsi ziren lehen elkartasun mezuak Herrialde Katalanetatik; Egunkaria-ren aldeko plataforma ere sortu zuten, Plataforma per Egunkaria. Geroztik, ez da gutxi bertatik iritsi den laguntza eta babesa. Elkartasun ekintzak, ordea, ez dira amaitu. Oraingoan, adierazpen askatasunaren aldeko aldarria Bartzelonako herri batetik dator; Alt Penedes bailaran kokatuta dagoen Subirats herritik, hain zuzen. Anton Mendizabal eskultoreak BERRIAren omenez egindako eskultura ezarri dute pleno aretoan, adierazpen askatasunaren ikur gisa.

Ekainaren l6tik 20ra Villafranca del Penedesen antolatu zuten simposiumean parte hartu zuen Anton Mendizabal eskultore donostiarrak, Josep Massana eskultore katalanaren

eskutik gonbidapena jaso ondoren. Simposiumaren berri jaso bezain laster, Egunkariarekin zerikusia zuen eskultura egitea pentsatu zuen Mendizabalek: «Gaia librea zela ikusita, Egunkariaren inguruan zerbait egitea otu zitzaidan. Alabaina, ideia horrekin lanean nenbilela, BERRIAren aurkezpena egin zuten, eta etorkizunari begiratzea hobe zela pentsatu nuen; hala, eskultura BERRIAri eskaintzea erabaki nuen».

Aukera hori katalanei eskainitako laguntza eskertzeko baliatu nahi izan du: «euskaldunek bizi dugun zapalketa azaltzearekin batera, katalanek prozesu honetan eman diguten babesa eta laguntza eskertu nahi izan dut, salaketa baino gehiago eskertza modura planteatu dut lan hau».

 

BOST EGUN

 

Anton Mendizabalekin batera, Eva Roucka txekiarra, Claude Le Luherne bretainiarra, Alfredo Sánchez espainiarra, eta Lluis Banti eta Josep Massana kataluniarrek parte hartu zuten egurrezko eskulturen simposiumean.

Kalean aritu ziren artistok lanean goiz eta arratsaldez bost egunean zehar, herritarrek euren lanen prozesu guztia jarraitzen zuten bitartean: «Egunkaria-ren itxieraren berri emateko leku egokia izan zen, jende asko hurbildu zen niregana galderak egitera, jendea oso sentsibilizatuta zegoen gai honekin», dio Mendizabalek.

Egurrezko enbor batekin lan egin zuten artistok, Mendizabalek BERRIAren izenarekin enborra hustu zuen: «herri baten bihotza balitz bezala hustu nuen enborra. Baina enbor horrek beste bihotz bat eman du: BERRIA», azaldu du egileak.

Oro har, BERRIAren eskulturak harrera ona izan duela uste du artistak: «inguruan obrak funtzionatu duela sentitu dut. Hasieran beste proiektu bat eraman nuen buruan, baina denborarik emango ez zidanez, sinplifikatu egin nuen; eta sinplifikazio horretan obrak irabazi egin duela uste dut». Egilea bera ez ezik, antolatzaileak ere gustura daude Mendizabalen lanarekin: «Anton Mendizabal Villafranca del Penedesera iritsi zenean, buruan zuen ideia azaldu zigun, hots, BERRiAren inguruan zerbait egin nahi zuela esan zigun. Oso ideia ona iruditu zitzaigun, antolatzaileek oso ondo hartu zuten, niri pertsonalki ilusio handia egin zidan», adierazi du simposiumaren antolatzaile Josep Massanak.

BERRIAren lehen alea argitaratzearekin batera, amaitu zuen Mendizabalek eskultura. Simposiuma bukatu ondoren, erakusketa bat egin zuten lan guztiekin; uztailaren l6ra arte izan

dira ikusgai kalean. Saririk ez dute jaso parte-hatzaileek, baina beraientzat garrantzitsuagoa den zerbait eman dicte ordainetan, eskultura behin betíko kokatzeko leku bat; hala, artista guztien lanek Patronatuko kideetako eraikinak apainduko dituzte hemendik aurrera.

Interes berezia sortu du BERRIA eskulturaren kokalekuak, azkenean, Subiratseko udaleko pleno aretoan kokatu dute, bertan dago uztailaren 25az geroztik. Egilea pozik da eskulturarentzat aurkitu duten lekuarekin. Gus-

tura da, halaber, Subiratseko alkate Antoni Soler (ERC) jaso duten eskulturarekin: «adierazpen askatasunaren ikur gisa ezarri dugu Mendizabalen eskultura udaletxean. Azkenaldian adierazpen askatasunak bizi duen egoera larria da, ez bakarrik Euskal Herrian, baita Katalunian ere».

Egunkariaren itxieraren jairraipena oso gertutik egin du Subiratseko alkateak, «hemengo arazo bezala hartu dugu askok Katalunian. Pertsonalki, argi daukat Euskal Herriaren aurka doazela, nik hala ikusten dut, behintzat; baina Katalunian askotan jendeak ez du hain argi ikusten».

Pleno aretoa ornen da adierazpen askatasuna ondoen ordezkatzen duen lekua, eta horrega -

tik bertan ezartzea erabaki zuten Gobernu Batzorde batean  «leku egokiena dela pentsatu genuen, bertan alderdi guztiak eta| bizilagun guztiak biltzen direlako, eta euren ideiak azaltzeko akatasuna dute. Adierazpen askatasuna ongien ordezkatzen duen lekua da», zehaztu du Antoni Soler alkateak.

Adierazpen askatasunaren aurka gertatzen ari diren arazoekin kezkatuta ageri da Soler «egun ez dago adierazpen aska- tasunik, esaten duzunaren arabera, terroristatzat jotzen zaituzte. Pentsatzen duzuna esatea ez da delitua, baina egun delitotzat jotzen dute. Ezin dut onartu zer pentsatu behar dudan agintzea», gaineratu du alkateak.

 

 LEHEN ALDI ARRAKASTATSUA

 

    Lehen aldiz egin dute aurten simposiuma Katalunian, Josep Massana eskultorea aritu da buru-belarri antolaketa lanetan. Bretainian ezagutu zuen hark simposiuma, eta bere bailaran egiteko moduko ekitaldia zela iruditu zitzaion.

«Artea herritarrengana hurbiltzeko aukera ona da, izanere, kalean egiten dute lan artistek. Horretaz gain, gure eskualdeari bultzada emateko eta gure nortasuna bermatzeko ekntza gisa ulertu nuen nik. Horregatik, antolaketa lanak egiteko, Turismo Patronatuarekin harremanetan jarri nintzen». Antolaketa lanez gain, simposiumean eskultore lanetan ere parte hartu du Massa-

nak, «lehenengoa izanik ilusio handia egiten zidan» aitortu du. Bere lanean besarkada bat irudikatu du, eta orain Ardoaren Museoan kokatuko dute.

Lanpetuta ibili den arren, hurrengo urteko ekitaldia prestatzeko indarra eta gogoa baditu oraindik ere. «Aurtengo arrakastaren ondoren, hurrengo urtean simposiuma errepikatu

beharko dugu, orduan ere Euskal Herriko eskultura ordezkatua izatea nahiko nuke, nire ustez, euskal eskultura onenetarikoa baita. Beraz, euskal eskultoreren bat gonbidatuko dugu», dio Massanak.

Eskultore katalanak gustuko du Euskal Herria eta bertako eskultura. Nestor Basterretxea laguna du, eta gertutik jarraitzen ornen du Euskal Herrian egindakoeskultura. Bere eskuelara iritsi zen kalalogo ba-

ten bidez ezagutu zuen Anton Mendizabal. Haren lanek liluratuta, bere bila jo zuen gabonetan, Euskal Herrian zelarik. Masa artean harrapatu ornan zuen Mendizabal, okin jardunean ari zela: «Gabon zaharretan bere etxera joan nintzen prestatzen ari nintzen simposiunaren berri emateko. Proiektua aurkeztu bezain laister parte-hartzeko prest zegoela esan zidan», azaldu du Massanak.

 

Agencia: prismacm