Arloak >

Interpretaciones escultóricas de obras musicales

Bilaketa:

MESSIAEN KONPOSITOREA OMENTZEKO ERAKUSKETA


MESSIAEN KONPOSITOREA OMENTZEKO ERAKUSKETA

Anton Mendizabalek Messiaenen musikak inspiraturik egin eskulturak Bonnat
museoan daude

NORA ALBERBIDE
Berria. Baiona

Ez dira hain ohikoak artista garaikideak Baiona Ttipiko Bonnat museoan.
Normalki, Bonnaten esku dagoen Le Carre aretoa atxikitzen dute horientzat. Aldi
honetan, ordea, erakustoki historikora sartu dute Anton Mendizabal eskultorearen
lana. Lehen sorta sarrerako sala handian eman dute, eta bigarrena, lehen
solairuan. Guztiak Olivier Messiaen (1908 Avignon-1992 Clichy) konpositore eta
organo jotzaile frantsesaren musikak inspiraturik eginak ditu Mendizabalek.

"Soinuak soin:entzungarria ikusgarri" erakusketaren izenburuak dioen bezala,
musikak sentiarazi diona jarri du forman Mendizabalek. Haurtzaroan ezagutu zuen
Messiaen konpositorea, Donostiako San Vicente elizan. Eta orduz geroztik, franko
lotua sentitzen da Frantziako artistaren lanari.

Lehen solairuan dago, adibidez, Aintzazko izenburuko saila. Kobrea eta
metakrilatua nahasi ditu horretan Mendizabalek. Messiaenen konposizio lan baten
titulu bat da izenburua. Tutu itxura eman dio lanari, organoa gogoan. Obrara
hurbiltzean eta tutuaren barnari begiratzean koloreak hauteman daitezke. Eta
horiek badute beren garrantzia, Messiaenen obren koloreak oroitarazten
baitituzte: «Berak esaten du musikan koloreak ikusten dituela. Zein notak diren,
zein harmoniak, ba, halako koloreak ikusten ditu. Koloreak mundu bat bezala
agertzen dira», Mendizabalek erranik. Tutu zuri txikiekin, berriz, partidurak
irudikatzen ditu Mendizabalek. Tutu txiki bakoitzak nota bat irudikatzen du.

Messiaen omentzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte erakusketaz aparte. Azkena
biharkoa da. Kontserbatorioko ikasleek emanik, 18:00etan. Sarrera, dohainik.
Erakusketa bera astelehenean bururatuko da. Orotara, hamabost egun bakarrik
iraunen du.

Agentzia: prismacm