Musika ikusgai,
artea entzungai
Olivier Messiaenen musikatik abiatuta
sortutako eskulturekin osatu du Anton
Mendizabalek ‘Soinuak soin’erakusketa
Artistaren obrak erakusteaz gain, «giro
musikala» sortu nahi dute erakusketarekin
Donostiako 69.Musika Hamabostaldia Juan Luis Zabala Donostia
«Anton Mendizabali esker, musika
ikusteko aukera dugu, eta artea
entzutekoa», adierazi zuen
atzo Loic Mallie pianistak, Anton
Mendizabalen (Donostia, 1945)
Soinuak soin. Entzungarriak
ikusgarri erakusketaren aurkezpenean..
Olivier Messiaen organista
eta musikagilearen obrak
abiapuntu hartuta egindako eskulturak
batzen baititu Mendizabalen
erakusketak, Donostiako
Kutxa Boulevard aretoetan. Messiaen
organista izan zen lekuan
erakutsi zituen lan horietako batzuk,
Parisko Sainte Trinite elizan,
duela gutxi.
«Aspaldiko proiektua» du Mendizabalek
orain gauzatu duena.
«Eskultura egiten hasi nintzenetik
erabaki nuen musikatik abiatuta
egin behar nuela, noizbait, eskultura
», azaldu du. «Seguru asko
orduan hasi banintz ez nintzen
hori egiteko gauza izango, eta beste
gai batzuk landu ditut bitartean.
Baina Messiaenen mendeurrena
gerturatzen ari zela ikusita,
eta batez ere nire inspirazio iturri
nagusia hura zela kontuan hartuta,
erabaki nuen aurten aurkeztu
beharko nuela Messiaenen musikatik
abiatutako eskulturen
proiektu hau».
Kutxaren babesa izan du oraingoan
ere bere lanak erakusteko,
bere aurreko bi proiektu handitan
bezala: heriotzari eta euskal
mitologiari buruzko erakusketa
1993an, eta Pilotaz —pilotari buruzkoa—
2002an.
Bi zati nagusi ditu erakusketak,
solairu banatan kokatuak.
Beheko solairuan, ahots eta musika
tresnetako musiketan oinarritutako
eskulturak daude; lehen
solairuan organo musikan oinarritutakoak.
Kolorea izan da artistaren
kezka nagusietako bat, musikatik
eskulturara jauzi egitean.
«Musika pentsatzean, koloreak
izan ohi zituen buruan Messiaenek,
eta niretzat arazoa izan da
hori eskulturetan islatzea, ni ez
bainaiz inoiz kolore asko erabili
dituen eskultorea izan». Erabilitako
material bakoitzari —kobrea,
beira, alabastroa, arbela,
burdina, zura…— kolorea eransteko
dagokion modua jorratu du.
«Beste edozein erakusketatan
bezala, bisita normala egin daiteke:
eskulturak ikusi eta kito»,
Mendizabalek azaldu duenez.
«Baina beste proposamen batzuk
ere baditu. Eskulturak besterik
gabe jarri beharrean, nahiago
izan dugu erakusketa eszenografia
baten moduan planteatu, argiarekin
jokatuz eta giro musikal
bat sortuz erakusketan zehar. Miguel
Galindok egindako lana garrantzi
handikoa izan da horretarako
». Gainera, obrak ikusi bitartean
Messiaenen musika entzuteko
aukera izango du bisitariak,
«ikuslea entzule bihur dadin,
nahi badu».
Inprobisazio saioak,osagarri
Erakusketaren osagarri gisa, Musika
Hamabostaldiaren laguntzarekin,
inprobisazio saioak egingo
dira asteartero erakusketaren beheko
solairuan, Karmele Kruzek
egindako instalazioan. Mendizabalen
eskulturetatik abiatuta sortuko
dute musika inprobisatua
parte hartuko duten musikariek.
Loic Mallie pianista eta Musikeneko
irakasleak atondu du zikloaren
egitaraua, musikariak bere
ikasleen artean hautatuta. Lehen
kontzertua Malliek berak egingo
du, abuztuaren 12an, eta ondorengo
saioak honako hauek izango dira:
Eloy Orzaiz pianista, abuztuaren
19an; Jose Miguel Martinez
Carrobles pianista, abuztuaren
26an; Sergio Bermudez eta Aurelio
Edler gitarristak, irailaren
2an; eta Laura Gimello pianista
eta Urtzi Iraizoz txistu jotzailea,
irailaren 9an.
Musikenek duen balio erantsietako
bat da, Mallieren ustez, ikasleak
inprobisazioa lantzera behartzen
dituela, eta ez soilik organo
jotzaileak, tresna guztien jotzaileak
baizik. «Horrek aukera
eman dit inprobisazio zikloan gitarristak
eta txistularia ere sartzeko
», azaldu du Malliek.
Inprobisazio zikloak eskulturen
erakusketaren «alderantzizko
bidea» egingo du, Mendizabalen
ustez. «Ni eskulturaren bitartez
musikatik abiatu eta arte plastikora
joan naiz; inprobisazio
saioetan, berriz, eskulturatik
abiatuta musika egingo dute musikariek
Gorlitzeko espetxeko estreinaldia gogoan
Olivier Messiaenek Gorlitz hiriko (Alemania) stalag edo espetxean
estreinatu zuen Quator pour la Fin du Temps,
1941eko urtarrilaren 15ean,Etienne Pasquier biolontxelo jotzailearen,
Jean LeBoulaire biolinistaren eta Henry Akoka klarinete jotzailearen
laguntzaz.Estreinaldi hartako giroa jasotzen saiatu da Karmele
Kruz,Soinuak soin erakusketaren beheko solairuan osatu
duen instalazioan,hartaz dauden lekukotasunetan oinarrituta.
Miseria eta laztura nagusi ziren lekuan,edertasunari eta askatasunari
leihoak zabaltzen ahalegindu zen Messiaen,Kruzen aburuz,
eta horixe irudikatu du sabaian zintzilik jarri dituen txantxarrez
egindako bola irekiekin,adibidez.