Arloak >

Interpretaciones escultóricas de obras musicales

Bilaketa:

MUSIKAREN FORMA DESITXURATUA

Inprimatu

AMAGOIA MUJIKA

 

Musikaren forma desitxuratua

 

Anton Mendizabal eskultoreak Parisko Saint Trinite elizan erakutsi ditu Messiaenen musikan inspiratutako artelanak.

 

BERRIA. 2008/06/03

 

Joaquin Pildain organistaren (1921-1997) bidez ezagutu zuen Anton Mendizabalek Olivier Messiaenen musika. Donostiako San Vizente elizako organista zen Pildain, Mendizabal haurra zela. Pildainek bazekien Mendizabal musikazalea zela, batez ere ia inori gustatzen ez zitzaion musikaren zalea. Paristik partitura asko iristen zitzaizkion Pildaini, eta iritsi orduko Mendizabalekin geratzen zen elizan. Horrela ezagutu zuen Messiaenen musika.

Eliza hutsik zela organoa entzuteak «entzuteko era espazial baten zentzua» ematen zion Mendizabali: «Ez nuen organoa bakarrik entzuten, eliza osoa baizik, bere oihartzun guztiarekin. Hortik datorkit espazialki musika tratatzeko ahalegina, eskulturaren bidez».

Messiaenen musika besteenarengandik ezberdina izateak atentzioa eman zion Mendizabali aspaldi, eta orduztik bidelagun izan du. Joan den ostegunean, Loic Maillek Cavaille-coll-eko teklak jotzen zituen bitartean hartu zuten erabateko zentzua eskulturgilearen obrek, mugimenduan jarri baitzituen musikak.

Picassoren aurpegi desitxuratuen antza du Messiaenen musikak Mendizabalentzat; XX. mendeko artearen parte da. Messiaen entzuten duenean, begiak itxi eta irudiak datozkio burura. Horien lanketa da Parisera Kutxari esker eraman duena. Musika Hamabostaldiarekin batera Kutxaren Donostiako erakustaretoan ikusteko aukera izango dira lanok.

 

Agentzia: prismacm