JOSETXO JAUREGIALZO
Egin-1990/12/8
Parke Megalitiko baten aurreprosamena aurkeztu zuen Anton Mendizabalek
Udaletxeko biltzar areto nagusian herriko artisau eta eskultorea den Anton Mendizabal jaunak, bere Oiartzungo Krolentx ingurunearen aurreproposamena lana aurkeztu zuen, Oiartzunen Parke Megalitiko antzerako egitura bat sortzeko ideian. Bertan aztertu eta lotzen diren gaia nagusiak hauek dira: kronlentx monumentoak eta Oiartzungoen kokapena, beren konserbazio eta zaindaritza, kokaduraren seinalizazioa, multzoak, artistaren eskulturak eta kronlentxak izango dituzten elkarren arteko erlazio estetikoak, begiralekua eta ikuspegi didaktikoa.
Entzulego ugaria,herriko kultur arloetan mugitzen diren talde denetako ordezkaiak bertan bildu ziren. Gaiak zuen garrantziaren medio, gonbidatuak izan ziren Jesus Altuna, Aranzadiko Aurrehistoria saileko lehendakaria, Arte lanetan hain jakintsua den Edorta Kortadi, Eusko Ikaskuntzakoa, eta beste zenbait pertsona ospetsu. Baita ere, Udaletxeko alkate eta zinegotzi ordezkaritza zabala.
Aurrepreposamen hau, orain urte bete inguru hasten da. Oiartzungo Udalak eskultoreari beka edo diru laguntza batez honelako bat egin zezan eskaera zuzendu zion. Gaia ez ziolarik behartu, baizik eta baldintza bakarra bezala, herri osoari begira nolabaiteko mensaje zabal bat edukiko zukeen proiekto bat izan beharko zuela adieraziaz. Lana Anton berak aukeratu du, eta orain aurkeztu. Tema oso eztabaidagarria izan liteke, baina hor dago.
Aurreproposamenaren helburu nagusiak
Oiartzungo kronletx aberastasuna nabarmentzea, geure sustrai zaharren aldeko sensibilitatea zuzpertzea, eraikuntza hauen ezaguera modu didaktiku batean adieraztea, merezi duten errespetoa sortaraztea, hauen kokaleku eta paisai ireki eta ikusgarriaz ohartaraztea, hizkuntza plastikoa geure sustraietan uztartua erakustea eta hau guztia plangintza orokor eta ulerkor batean barneratzea dira helburu nagusiak.
Planteamendu orokorra
Ardatz nagusia Oiartzungo bailara zeharkatzen du eta bi puntu nagusien artean luzatzen da «Elizalde-Aritxulagaña». Elizalde, Oiartzungo kaxkua eta bertan eliza da erreferentziazko erakuntzarik nagusiena, ia bailara guzitik ikus daitekena. Aritxulagaña, kronletx sailik ugariena eta garaiena. Bailararen gailurrean kokatzen da.
Maila banaketa bi ataletan dago. Lehen mailan, 324m. tarteko altueran eta elizalderuntz bilduaz dauden kronletx lekuak osatzen dute: Elorritako Gaina, Aritxurieta, Urkullu-Txiki Egia eta Egiar. Elizalde ingurutik eta orkorrean bailara guzitik gertu ikus daitezkeen kronletx-lekuak dira. Bigarren mailan, 610-813 m. tarteko altuera duten kronletx-lekuak osatzen dute: Basate,
Oyanleku I, Oyanleku II, Munerre, Kauso I, Kauso II, Aritxulagaña eta Erranga. Bailara nagusia isten du, kronletx-sail ugariena gordeaz.
Eskulturen planteamendua
Planteamendu estetiku orokorrean, kronletxa ete bere kokalekua ezagutarazteko eta nabarmentzeko izan behar du, harekin nahastu gabe eta protagonismo gehiegirik hartu gabe. Funtsezko egitura, «estelarena» edo «hilarriarena» izango lukete, «geroaren» eta gizaitxuraren kontzeptoak barneratuaz. Giza-tamainuaren inguruko neurrietara egin behar lirateke: 1-2,50 m tartean. Kronletxaren zirkuluaren aipamen sakona egin beharko lukete. Inguruko espazio irekiarekin eta paisaiarekin uztartzea beharrezkoa litzateke, eskultura aidetsua planteatuaz. Zentzu didaktikoa bete behar lukete, norabide jakinak erakutsiaz. Planteamendu guzi hauen lotura sinple, zuzen eta ulerkor bat lortu behar litzateke.
Planteamentu didaktikoa
Liburuxka baten bitartez, monografiko gisa, kronletxaren berri orokorrak adierazi, inguruko multzo nagusiak aipatuaz. Oiartzungo kronletx ingurune honi buruzko esku-idatzi edo folleto gisako lan bat argitaratzea. Bertan, gainetik bada ere, liburuxkan adierazitako ideia nagusiak aipatuko lirateke. Zehatzago ordea, Oiartzungo plan honen zehaztasunak erakutsi eta kronletx-leku nagusietara iristeko planu eta argibidez ornitua egon beharko luke.