Categorías >

'Propuesta para un parque megalítico en Oiartzun'

Búsqueda:

'SUTAR' IZENEKO ARTELANA IPINI DUTE OIARTZUNEN, KRONLETXEN OMENEZ

  • Fecha:2009/01/26
  • Autor:FELIX IBARGUTXI

 

  

'Sutar' izeneko artelana ipini dute Oiartzunen, kronletxen omenez

felix ibargutxi

Diario Vasco. 2009/01/26

Antón Mendizabalek (Donostia, 1945) Sutar izeneko eskultura handia (zortzi tonakoa) jarri zuen lehengo abenduan Oiartzunen. Herri hartan hain ugaríak diren kronletxen sinboloa omen da eskultura, eta Jorge Oteizari egindako omenaldia ere bai. Eskulturaren ondoan egin dugu hizketa.

- Izan ere, ugaríak dira kronletxak Oiartzungo partean.

 

- Bai, hirurogei bat. Eta orain gauden toki honetatik ikusten dira paraje horiek; ezkerretik      hasita, Egiar, Errenaga, Arritxulagainakoak (horiek dira Oiartzun­go altuenak, 800 metrotan daude), Basate, Oieleku (hau ez da ikus­ten, tapatuta dago), Elorrietagaina...

 

- Zure eskukurak bi parte-edo ditu: borobil antzekoa eta zutiko bat.

 

- Zenbait kronletxetan harri bat dago besteak baino askoz ere altuagoa. Ez da kasualitatea, eta mis­terio bat da. Adibidez, hemen Egiarren bada horrelako bat, eta beste bat Adarraren atzean, Etenetakoa. Nik, oinarri moduan, Egiarreko hori hartu dut. Ñire eskulturan dagoen harri luze tankerako hori, zeruaren bila doa. Borobila lurrean dago, zutarria zerurantz doa.

 

- Baina eskulturak ba omen du zer ikusirik Jorge Oteizarekin ere.

 

- Eskultura honen historia aspaldikoa da. 1990ean hasi nintzen. Bost urte geroago, pilotaren in-guruko nere eskultura-sorta zela eta, Jorge Oteizarekin harremanetan hasi nintzen. Oso harreman estua izan genuen, eta gainera nik berari zor nion -beste askok bezala- kronletxaren inguruko sentiberatasun berezi hori. Halaxe, erabaki nuen eskultura Jorgeri eskaintzea. Hark bi nortasun oso nabariak zituen: batetik, Oteiza ixila, sakona, kontenplatiboa; bestetik, Oteiza irekia, eztandazkoa, kontradiktorioa. Eta bi nortasun horiek agertzen dira nire kronletxean ere: zirkulu ixil eta sako­na eta zutarri disidentea. Lehenengo Zutar jarri nion izena, zu­tarri hori dela-eta, baina Oteizak esan zidan Sutar behar zuela, sua zela-eta. Esan nuen nerekiko: «Ezingo gara diskutitzen hasi, zuk hala nahi baduzu hala jarriko dugu».

 

- Burdinazko eskultura da eta ora­in ere Erímiasek egin dizu lana.

 

- Ñire lanean, gehienetan egurra erabili dut. Eta zenbait eskultu­ra, bukatu ere neronek egin izan ditut; gehienak. Baina burdinera pasatu naizenean ... hori beste gauza bat da; nik ez dakit burdina lantzen, eta horrelako tresneriarik ere ez daukat, orduan konfiantzazko errementari bat aurkitu behar dut, eta nire bi errementariak Justo Erimias sanjuandarra eta Pedro Zalakain oiartzuarra izan dira.

                                                                                                                                              - Altzan beste eskultura bat jarri zenuen, euskaldunberrien omenezkoa.

 

- Orain bi urte izan zen. Han lauburuaren sinboloa erabili nuen, Hizkuntza bat ikasi behar duzu-nean, edo beste edozein gauza ikasterakoan, hasieran kosta egiten zaizu zeinuak lotzea, esanahiaz jabetzea. Baina halako batean hasten zara zei­nuak lotzen eta orduan hasten da hizkuntza funtzionatzen. Eskul­tura horretan, mugitzen hasten zara  hiru plano horien inguruan,  batean lauburua ikusten da. Ikasketa prozesuaren sinbo­loa da eskultura hori.

 

- Eta orain hiru urte Oiartzungo errebote-plaza berritu zutenean, orduan ere hartu zenuen parte.

 

- Lehiaketa egin zen plaza hura berritzeko eta arkitekto batzüek irabazi zuten. Aholkulari jardun nintzen. Baina, batez ere,  pilota-joko hori erekuperatzeko ahalegina izan da nire lana. Talde bat egin dugu errebotea errekuperatzeko Oiartzunen; izan ere, tokia errekuperatzea ez da nahikoa; paraleloki eskola bat sortu beharra dago. Kontuan izan behar da Oiartzun oso herri indartsua izan zela errebote kontuan, gerra aurretik hiru eta lau ekipo zeuzkala, baina gerrak dena ezabatu zuen eta gainera memoria historikoa galdu egin zen. Oso jende gutxik gogoratzen zuen, adibidez, hemen errebotalari  oso famatua izan zela, Urtxalle, bertsolari ere izan zena. Orain Iparraldetik errebotalari batzuk etortzen zaizkigu erakustera.

 

- Plaza horrek ez du atzeko paretarik.

 

- 1750ekoa da eta sekula ez du izan. Gehienetan atzeko pareta izaten da, baina Iparraldean   badira batzuk ez dutenak: Sarako pilota plaza zaharra, Baigorrikoa, Kanbokoa, Senperekoa...

 

- Eta Oiartzungo plaza horretan zure eskultura ere badago, 'Pilotaz' sortako aleetako bat.

 

- Errebotelari baten irudia da. Eta aurten beste pilotan bat jarri dut, Urepelen, eskuzko posturan. Bilduma hori Azkoitira pasa da. Badakizu, han pilotaren museoa egiten ari dira eta ziur aski kanpoaldean jarriko dira eskulturak; bost eskultura jarriko dira, bosten artean tanto bat osatzen dutelarik.

 

- Pentsatzen dut eskultore batentzat, ederrena izango dela eskul­tura kanpoan egotea, jendaurrean.

 

- Azkenengo honekin esperantza handia daukat. Ze hasi naiz sentitzen jendearentzako baduela erakarpen bat. Beharbada, tokiarengatik eta gaiagatik. Uste dut leku hau egin indartu duela  eskultu­ra honek. Batek esan zidan: «Ikusiko dek nola hasiko diren laster hemen hildakoen errautsak banatzen». Niri, okurritu ere ez! «Esan dezakean gauza onena esan didak», erantzun nion.

 

- Orain zertan ari zara?

 

- Ez daukat ezer ere. hainbeste gauza burutu ditut denbora gutxian... hustua be-zala gelditu naiz . Baina ez naiz kezkatzen.

 

- Esadazu beste eskultore batzuen lanak, benetako gustuko izan dituzunak.

 

- Bat, Fleming-en omenaldia, Chillidarena.Donostiako Ategorrietan zegoen , gasolindegi baten atzean. Ni aldamenean aritu nintzen estudiatzen, jesuitetan. Eskultura hura desagertu egin zen. Gustatzen zitzaidan baita ere Ricardo Ugarte-ren eskultura hura, Donostiako Topoaren ondoan zegoena. Eta Arantzazun, Lucio Muñozen erretaula...

 

Zavalarekin egun ahaztezina

 

Elkarrizketa bukatu ostean, Mendizabal ohartu zen esan beharreko bat bazuela:

 - Ni, jesuitetan nenbilela, Antonio Zavala han zegoen Ategorrietako ikastetxean, baina erabat liberatuta Auspoa-ko lanerako. Orduan nik hamasei bat urte izango nituen eta Lambretta zahar bat neukan. Antonio askotan eraman nuen atzean, pakete, atzera eta aurrera. Gogoratzen naiz bereziki noiz etorri ginen lehenbiziko aldiz hona, Oiartzuna.Uztapiderekin egon nahi zuen eta hona ekarri nuen. Azkar samarbukatu zuen hango lana eta esan zidan: «Denborarik ba al daukazu? Gauza bat erakutsi behar dizut». Joan ginen Bianditzeko leporaino, han motoa utzi eta oinez jarraitu genuen.Eta han, Arritxulagainean, hango kronletxak erakutsi zizki­dan. Eta ni sekula horrelakorik ikusi gabea! Flipatuta gelditu nintzen! Baten batek, ez dakit nork, argazkia egin zigun.       

 

 

 

 

Agencia: prismacm