Arloak >

Temas en general

Bilaketa:

ANTON MENDIZABAL: EZ NAIZ ITZULPENAZ FIDATZEN, NAHIAGO DUT JATORRIZKO OBRA

EGUZKI AGIRREZABALAGA

Gara. 2001/09/1

 

ANTON MENDIZABAL

"EZ NAIZ ITZULPENAZ FIDATZEN, NAHIAGO DUT JATORRIZKO OBRA

 

Gaur ere Zolarekin oheratuko da Pagoarteko arduraduna, atzo eta ostegun  gauean bezala eta gaztetan Salgari

eta Julio Vernerekin egiten omen zuen bezalaxe. Orain urte dezente Guillermo bihurriaren abenturak deskubritu zituenetik, eskultore oiartzuarra ez da inoiz bakarrik oheratzen, gauero paperezko istorioren bat baitu ohe ondoan zain. Parranda baten ondoren ordu txikitan etxeratzen bada ere, ez dio eguneroko zitari kale egiten eta ez du sekula gau-mahai gaineko fokoa itzaliko hiruzpalau orrialde irakurri gabe. Ez ornen da obligazioa, urteen zein beharraren eraginez «droga» bilakatu den aspaldiko ohitura baizik.

 

Droga frantsesa, gainera, aspaldiotan...

Bai, aukera izanez gero jatorrizko hizkuntzan irakurtzea gustatzen zaidalako. Eta, kasu honetan, frantsesez. Zola gogoko dut, eta, oro har, frantses literatura klasikoa.

 

Zerbait al duzu, bada, itzulpenen aurka?

Bai, mesfidantza puntu bat badut. Eta, gainera, hizkuntzak gustatzen zaizkidanez, aukera aprobetxatzen dut praktikatzeko. Beraz,

erronka ere bada. Ingelesez irakurri dudan azkena zinemarako egokitu berri duten "Corelli kapitainaren mandolina" izan da eta zenbait hilabete behar izan ditut bukatzeko.

 

Eta, horrelako esfortzua egin eta gero, pelikula ikustera joango al zara?

Bai, baina beldurrez, horrelako nobela luze eta aberatsa zinemarako behar bezala egokitzea oso zaila iruditzen zaidalako. Kontraste handiko istorioa da eta niri kontrasteak asko interesatzen zaizkit, bizitza laua ez delako, une gozo eta gogorrez osatutakoa baizik.

 

Arte liburuak ez al dira astunegiak loak hartu aurretik irakurtzeko?

Niretzat irakurketa denborapasa da eta, liburuekin disfrutatzea gustatzen zaidanez, nobelak aukeratzen ditut gehien, egunerokotasunetik ihes egiteko aproposak direlako.

 

Arte liburuak irakurriz bihur al daiteke edozein artista?

Denak gara artistagai, baina bakoitzak bere gaitasuna deskubritu behar du eta hori da, hain zuzen ere, zailena. Asmatzen baduzu eta

saiatzen bazara, orduan bai, baina askotan geurea ez den cspresiobidean aritzcn gara.

 

Liburuak eta artea ondo konpondu dira, orain arte behintzat. Eta etorkizunean?

Liburu bat ondo erreproduzituta badago, uste dut oraindik ere euskarririk egokiena dela. Ni ohitura zaharreko gizona naizenez, liburua eskutan hartzen ohituta nago; asko kostatzen zait pantalla aurrean egotea. Digitalizazioak izugarrizko iraultza ekarriko du, baina kalitatea lortzeko oraindik belaunaldiak falta dira.

 

Birziklatzeko unea iritsiko da, beraz.

Teknologia berrietara egokitzea ez da zaila zer egin nahi duzun baldin badakizu, hori baita garrantzitsuena. Arazoa cz da birziklatzea, ideiak izatea baizik. Egun, baina, askotan alderantziz gertatzen da: azken formatuetara egokitzearren, denbora piloa galdu eta funtsezkoa ahazten da: ideiak lantzea.

 

Eta irudiak eta testuak zer moduz konpontzen dira arte munduan?

Egia esan, arte liburu askotan testuak benetan negargarriak dira.

 

 

 «Oso musikazalea naiz eta artista baten biografia interesgarri bat aipatu beharko banu, Héctor Berliozena aukeratuko nuke. Oso pertsonaia estranbotiko eta erromantikoa zen. Baina, egia esan, ni ez naiz oso biografiazalea, ene ustez, fidagarriak ez direlako. Batek daki zenbat gauza geldituko ote diren ezkutuan! Azken finean, interpretazioak dira”.

Agentzia: prismacm