ANTON MENDIZABAL eta JOXAN MUÑOZ aurrez aurre Euskal Herriko azpiegitura kulturalaz iritziak ematen
Guggenheim Bilbon, Artium Gasteizen, Huarte Zentroa Iruñerrian, Tabakalera Donostian... ezaugarri diferentekoak izan arren kultur azpiegitura berri ugari sortu da Euskal Herrian azken urteetan. Ugaritze horren zioen bila bi kultur gizon, Anton Mendizabal eta Joxean Muñoz, aurrez aurre jarri ditugu hilabete honetako Larrunen. Azpiegiturez jardun dute, baina batez ere eraikin berrien barruan pertsona sortzaileak jaiotzeko hartu beharreko bide eta erabakiez.
ANTON MENDIZABAL. "Frontoi Zuriak". Azkoitiko "Oteiza Frontoiak". 2006
Azkoitiako "Oteiza Frontoiei" buruzko elkarrizketa. Koro Astigarragak kazetariak frontoietan bertan eginiko elkarrizketa.
ANTON MENDIZABAL. "Soinuak soin" erakusketaren aurrekoak. 2008
Olivier Messiaenen musikan oinarritutako "Soinuak Soin" erakusketaren aurrekoak. E. Garmendia. 2008.