Warning: Division by zero in /home/antonmen/public_html/sec-categorias-articulos/index.php on line 64
Textos • antonmendizabal.com

Categorías >

AINHOA ZULOAGA

Búsqueda:

AINHOA ZULOAGA

Oarsoaldeako Berriak II. 1999

 

 

PAGOARTE

 

 

Imagínate: un laboratorio de Arte, donde puedes encontrar pintura, escultura, teatro, música, vídeo, cine, bertsolaris y cualquier tipo de creación artística. Eso es Pagoarte. Situado en Ergoien (Oiartzun), muy cerca de tu pueblo.

Si te acercas paseando el fin de semana, podrás descubrir con un guía el apasionante mundo del arte alternativo, así como, conocer al protagonista de nuestra entrevista, un artista que, tras 25 años dedicado a la enseñanza, ha decidido emprender una nueva etapa como escultor en madera.

 

BIBLIOGRAFIA LABURRA

 

Anton Mendizabal. 53 urte ditu,  eta 25 urtez Artearen Historia eta Plastika irakaslea izan da.  Horretan lan egiten zuen bitartean, egurra tailatzen ikasi zuen gainera,  eta, pixkanaka, ferietan bere lanak saltzen hasi zen. Puntu jakin batera iritsita,  eskolan jarraitu edota eskulturan aritzearen artean aukeratu behar izan zuen.

Horrela bada, eskultura munduan erabat murgildu eta hura bizibide izan asmoz hasi zen lanean. Hasieran taller txikia izan zuen, gero haundiago bat eta azkenean, artearen inguruan zeuzkan zenbait ideia abian jartzeko, gune berezi txiki bat eratu zuen, beste lagun batzuekin hatera. Pagoarte, hain zuzen. Ezagutu dezagun gugandik hain hurbil dagoen leku berezi hau.

 

Egurra lantzen duen eskultorea eta Pagoarte Kultur Elkarteko Lehendakaria.

 

 

* Zer da Pagoarte?

 

Bi alde ditu Pagoartek. Batetik, maila profesionala, zeinean  parte hartze duen  kide bakoitzak bere bizibidea duen.  Bestetik,  Pagoarte Kultur Elkartea. Azken zentzu honetan,bai kanpoko jendea erakarri, bai arteari buruz dauzkagun zenbait ideia

zabaldu nahi dituen irabazi-asmorik gabeko elkartea da.

Une honetan, zazpi lokal ditugu eraikin berberan: horietatik bost profesional moduan aritzen garen bazkideen erabilpen finkorako dira eta beste bi lokalak kanpoko artistentzat. Azken bi hauek udaletxearenak dira eta ekitaldiak eta saioak prestatzen ditugunean erabil ditzakegu. Bata erakusketa aretoa da, eta bestea antzerkia, musika eta antzeko emanaldientzat prestatua dago.

 

* Edozein  elkartek  helburu  batzuk  lortu  nahi ditu...

 

Pagoarte osatzen dugun kideon lana oso pertsonala da eta bakoitzak bere kabuz bizibidea aurrera atera behar du. Beraz, Pagoarte Kultur Elkarteari buruz hitz egingo dugu hemendik aurrera.

Sormen arlo ezberdinen bilkura izatea izango litzateke lehen helburua: arte plastikoa, literarioa, musikala, diseinu grafikoa, bideoa, zinema...

Beste helburuetako bat hemen egiten diren ekintzak ahalik eta esperimentalenak izan daitezela litzateke. Laborategia izan nahi du nolabait Pagoartek; ez zirkuito arruntetan dauden ikuskizunak hartzen dituen lekua. Eta, beti ere, hemen egiten den guztiak euskal kultura izaera izan dezala nahi dugu.

Ekitaldi bakoitzeko 70-80 lagun biltzea genuen helburu, eta 100 inguru etorri ohi dira.

 

*  Zer egin  dezaket  Pagoarteko erakusketak ikusteko?

 

Pagoartera etorri besterik ez (Pagoaldea, 34. Ergoien - Oiartzun).

 

*  Ekintza hauek oso garestiak izango dira; nola lortzen duzue finantziazioa, beraz?

 

Ez dugu ezer kobratzen, elkartea irabazi-asmorik gabekoa delako. Kobratzeak Pagoartearen eremu hori ere profesionalizatzea suposatuko luke

Gaur egun honako formula honetara iristen ari gara: %75a erakunde publikoek jartzen dute (diputazioak,udaletxeak eta Eusko Jaurlaritzak) eta beste %25a babesle edo laguntzaileen bidez lortzen da.

Babeslerik haundiena Kutxa dugu. Aurten 700.000 pezeta eman dizkigu. Horrez gain, erakunde horrekin daukagun harremana ez datza diruan soilik; Pagoarten sortzen den esperimentua balioduna denean, Kutxak bere zirkuitoetan eskaintzen du. Kultur inbertsiotzat hartzen du Pagoarte, beraz.

 

   Ze  iritzi  duzu  gaur egungo  euskal  arteari buruz? Eta ze etorkizun aurreikusten diozu?

 

Badaude artea ulertzeko modu komertzial batzuk: arte galeriak, batez ere. Zirkuito komertzial horietan hainbeste mugitzen ez garen batzuk ere bagaude, baina.

Nere kasuan, adibidez, ekintza artistikoa dibersifikatu dut. Eskultura haundiak erakunde haundientzat egiten ditut, eta eskultura haundi horien maketa txiki saila -hogeita lau inguru- jende arruntari saltzeko ateratzen dut.

Horrez gain, elkarte ezberdinentzat ikur bereziak egiten ditut; Euskal Selekzioaren ikurra da egin

dudan azken lana.

Nere ustez, artearen inguruan dagoen betiko ideia elitista horretatik urrunduz lasai bizitzeko beste bide batzuk aurkitzea posiblea da. Honen adibide, Garbera komertzial gunean momentu honetan artista ezagunen pinturak salgai direla aipa genezake.

 

   Oarsoaldea  Eskualdeko  Garapenerako Turismo Bulegoarekin elkarlanean ari zarete...

 

Kanpoko artisten erakusketak dauzkagunean, pertsona bat jarri behar dugu ordutegi finko batean lanean; pertsona horrek, gainera, erakusketa guztiak ulertu eta Pagoarte bere interes guztian azaldu behar dio bisitariari. Aurten, Turismo Bulegoak Izaskun izeneko neska baten lana eskaini digu, esperimentalki, gidari ardurak har ditzan. Guretzat eskaintza hau interesgarria da oso. Ea ondo gauzatzen den.

 

 

ALGUNAS IDEAS IMPULSADAS POR PAGOARTE

 

 

Sesión de bertso-pelota

 

Se enfrentarán dos pelotaris. Cada uno cuenta con un botillero o ayudante bertsolari. También el juez es bertsolari. Así, mientras juegan el partido de pelota, tanto el botillero como el juez se dirigen a los pelotaris en bertso: "Cambia la pelota, bebe un poco, siéntate si estás cansado, has fallado, no entres en la cancha...

 

Trama musical en comic y bertso

 

Un narrador de cuentos da inicio a un relato. Un dibujante dibujará lo que describe la historia y le añadirá nuevos datos. Entonces, dos bertsolaris iniciarán la narración mediante bersos; a su vez la harán proseguir. El dibujante entretanto, dejará el anterior dibujo y, a medida que el cuento avance, seguirá dibujando. Mientras tanto, eeeun músico de jazzz improvisará ritmos que el relato le sugiera. De esta forma, se entrelazan los cuatro elementos y van creando un cuento.

 

 

Agencia: prismacm